Neguko Festak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Oroitzak eta beste ipui asko »  Neguko Festak

Bitoriano Iraola Aristiguieta. Oroitzak



Neguko Festak




Graziyak udaran egiten diran festa ederrari eta orain negukuari; izateko nai degun bezelako mauka debaldeko jendiakin. Lengusuak dirala, koñata dala bost edo sei aur txikirekin eta etxia kanpotarrez puntaraño betia; ez degu arrayiak eze, kejatzeko motiborik.

Patxi, nere adiskide baten semia, etorri da gaur goizian, diyonez, iñauteriyetako gurdikarrozen festa ikustera, eta, bidez, tabako pikatu pixka bat erostera.

Etxian daukat beti bezela de gorra eta gañera gelik ederrenian. Guziya da, Eguarriyetan bigaltzen dituztelako bi edo iru mondongo eta arrak jotako gazta bat edo bi.

Goizian sartu zait etxian, kofre gorri bat bizkarrian duela esanaz:

¡Eup! ¡Ara ni emen!

¡Gizona! ikaraz neguen Ezkurrenian sartu ote ziñan nere etxia lajata.

Etzait sekula gustatu abusatzia.

Ori badakigu len ere. ¿Eta festa eder obetara bakarrik zatoz? -diyo andriak.

Ekarri nai nituen beste bi lengusu, zuri gustu ematiatik, esanaz ezeren gastu gabe egongo zirala, baña eztet logratu.

¡Sentitzen det! ¿Zer dira, fabrikantiak?

¡Ka! iltzegilliak; bat etorriko zan, baña nola sugurrak konpontzen ari zaizkaten...

¿Zer du, bada, kartoizkua?

¡Ka! bestelakua.

Nere famili guziya irrikitzen dago zu ikusteko.

¿Bai, e?

Lolitak pianua jotzen du txetu arte.

¿Bai al dakizu -diyo nausiyak- zein dan Mukit?

¿Muki? gure erriko aspogillia.

¡Bai zera! Musikero alemana; arrek aurrian jartzen diyon guziya jotzen du.

¡Demontre!

Txikiyak kantatzen du “Astuaren mitxelio” bere gangio ederrakin asnas betian.

Orla gustatzen zait neri, frankeza guziyan itz egitia.

Ortan ez dirazu irabaziko. Eman zayozu nere gizonari duro bat loteriyan jokatzeko.

Ara durua.

Etxia nola txikiya dan eta iru oi bakarrak -diyo nausiyak-, etzaitut konbidatzen nerekiin lotara; zergatik nola diña konfiantza eztezun nerekin, etziñake egongo txit ondo. Baña egin zenezake nere mutil txikiyakin; oso kariñosua da. Gabaz eskatuko dizu ura eta beste zerbait ere esango dizu; zuk egin esaten dizuna.

Oyeratu da esan bezela bere mutillakin, jostatuaz ederki gau guziyan. Lenbizi eskatu diyo ura, gero beste gauza bat esan ez litekena, gero panderua eta azkenian jarri zayo gañian esanaz:

¡Arre burro!

Ala, begirik itxi gabe pasa zuen gaba oso ederki.

Nausiya sartu da gelan esanaz:

Altxa, altxa; gaztelura igo biar degu, Paristik iñauteriyetako dakarten torre Infel ikustera.

¿Musikerua al da?

Torria karroza egiteko; ura da, ura, txokolatera.

¿Baña kargatua ekarriko dute?

Bai, merengiakin.

¿Zertako?

Arpegira tiratzeko.

¿Karrozetan izango al da ontzirik?

Bat or dago kayian, Terranovatik bakalluz kargatuta etorriya.

¿Eta karakolik izango al da?

Baita tripakiyak ere. ¿Eta gitar bat? Plaza baña aundiyagua.

¿Eta jotzen al du?

Arrek joko balu, ilko luke.

¿Festa ederra izango da?

Sekula izan dan ederrena. Aterako dira ogei mutill gazte oso pizkorrak eta ikatza baña beltzaguak.

¿Afrikatik ekarriya izango dira?

¡Bai, zera! Eztakit zeñen fundiziyuan edo sutegiyan ari diran egiten.

¿Eta zer egin biar dute?

Atzetik joango dira, aurresku dantzatzen; gauza ikusgarriyak izango dira. Ez dezu esango kunplimentuan gabiltzala. Artu zazu andrien mantala.

¿Zertako?

Jazteko; eta atoz nere gelara, illia atzetik pixka bat tintatzera. Zure aita begira balego, nolako frankezakin tratatzen zaitudan, ¡zer poza artuko lukian!

¡Nik ala uste!

Ara, nexkak ere emen dira.

¡Aituko bazenduke onen boza eta sugurreko gangiua!

Baña Patxi nola illia tintatzen ari zan oso gogo txarretik, etziyon batere arretik jartzen.

Busti zazu eskobilla ondo, alik eta nekatu arte -ziyon nausiyak-. ¡E! ¡asto lapiko! ¡ez nazu golpe txarra eman atzeko ezurrian.

Tira, listo al gera? Orain gaztelura Eifel ekartzen ikustera.

Zer Ifel ta zer Peru, Mallorkinara, Mallorkinara, pastelez konbidatzera, Patxi, -diyo etxeko andriak.

Mallorkinara -diyote denak ojuka.

Guazen -diyo nausiyak-; Patxi, ekazkitzu bl duro; ya que zure konbitia dan, kontua neronek pagatu nai det.

Pastelez bete ta sartu dira etxian eta amak ala diyo:

Tira, txikita, pianora. Jo zazu Karabinero baten negarra.

Patxi oso nekatua, lo gabe, eta asperturik, pentsatu du joatia bere errira.

¡Zer! ¿Etxera konparsa ikusi gabe?

¡Konparsa geyago zertako! Orain konturatu naiz katua komodan preso utziya, eta ara nua salto batian.

Artu du bere kofre gorriya bizkarrian, ausi du ispillu bat kofriakin jota, eta an joan da juramentuka, eztakigu etxera edo Hotel Kontinentalera iñauteriyak pasa arte.



“Baserritarra” 88, 15-2-1908











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org