Gauza Pasiak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Oroitzak eta beste ipui asko »  Gauza Pasiak

Bitoriano Iraola Aristiguieta. Oroitzak



Gauza Pasiak




Nik uste det, oraintxe jendia ezin keja litekela, gauza berririk azaltzen ez dalako: izandu dira klase asko eta neurri guziyetakuak.

Mirabe gazte bat billatu dute kofre gorri batian sartua, mutillak or konpon esan diyolako; izandu dira burrukak, ardo dantzak, gurdi karroza ederrak, mozorro garbiyak beren petral zikiñakin, tranbiak ikazkin bat pasatzia...

¡Gizona! ¿Aiza pasa al zuen?

Nere patrikerako duro faltsua baña aizago. ¡A! eta arrantzaliak, beren sudesta, zira eta barrendik sagardoz alkitranatuak.

Eta ala da; ezta gauza tontuagorik, orduak pasatzia ezeren berri gabe baña.

Jaiki, jantzi, gosaldu, joan, etorri eta beti bat. ¡Igualekua da!

¿Ez al dakizu zer dan?

Eztakit ezer.

¡Gizona! Telegrafuen ariyak gerri gerritik bi zeladore ebaki ditu.

¡Demontre!

Gañera erori dira iru etxe batian, ez si ta ez no, eta bertsolari famatu bat, bertsuak jartzen ari dala ogei ta bost zentimoko zigarruari, txetua laja du.

Orla, esan lezake batek baduela non denbora pasa, eta libratzen dala bere buruari tiro bat ematez.

¿Zer egiten dezu lumeru oyeri begira?

Ia Bolsa igo edo jatxi egin dan.

Oyek berri onak dira.

Ez; baña jakin nai det, etxerakuan kale garbitzalliak galdetuko balirake ere.

Obe zuen igande iñauteriz goi ura garbitu bazuen.

¡Bai gizona! Festa egin nai eta festa ezin egiñik, ura bai zala festa.

Igeldoko maisuak ala ziyon bi egun lenagotik: “Elurra eroriko da gogoz eta jelatuko da andik bi egun eta iru ordura sastre mear bat, oso ezaguna erriyan, bere osabari izayak jartzen ari dala”.

¿Ori ezta azafran koloreko bat?

Atzo aldatu zan etxe batetik bestera.

Ainbesterañoko otzak egingo ditu -ziyon mendikuak-, komeni litzake denak sugurrak txorruekin tapatuta ibiltzia. Kontxa geldituko da jelatua.

¿Zein Kontxa? ¿Nere andre gaya?

Ez, playa.

¿Eta zerekin ausiko dute?

¡Martilluakin! Festak ikustera etorri zan mutil sano batek ala diyo zeladore bati:

¿Bai al dakizu non bizi dan Juan Martin?

¿Zein Juan Martin?

Nere lengusua; Santanderren txokolatero ikasten egona lau illabetian.

¿Eta zer?

Esan zaitza, eudiya astian ez Jaungoikuagatik guardasolik zabaltzeko, zergatik dala engaño bat.

Orduan esango diyot legorra ari duela -diyo farrez.

Ez, jauna; eudi itxuran asiko da kazkarabarra, eta tinta onetik dakit guardasol guziyak dituela zulatuak, gaztañak erretzeko danboliña bezela.

¿Eta zuk zer egingo dezu?

Nik biatza txupatuko det, zergatik kontu iguala ditan.

Eta ala zan; aiziak artu zuen saltoka zijuan maskara bat eta jo azi ziyon kale jiran zijuazen danbolintero prinzipalenari. Eskerrak maskara Brakamanen lengusua zala, bestela sartuko ziyon eskuan zeramana.

Orla berri txarrak diranian, batek badu zeri far egin. Orain jaun jakintsuak diyonez, izango ditugu borraska gogorrak bere propinakin, berari deizkiyon arte; baña turmoi eta eudi-jasa, gosaitako orduan astian, rekomendaziyo on bat billatu ezkero, guziya atzera lezake egun batzuetako.

Martina.

Andria.

Atera itzazu leyoko lora ontziyak eta amarra zaitia ondo oya-urari, zergatik ni apalera nijua.

¿Baña, señorita, zergatik?

Zergatik amarretan allegatuko dan tronpa izugarri bat urez betia.

¿Eta ori nondik daki?

Igeldokuak esan diyo gure gobara-zaliari konfiantza osuan.

Beraz atiak eta leyuak istera nua. ¿Eta tronpa etortzen bada?

Esan zayozu, eztegula musika biarrik.

Tirrrrrrin.

¿Nork deitzen du?

Nik; ¿zer egualdi egingo du gaur gerora?

Eguardi aldian borraska; labetan puntuan kazkarabarra eta andik aurrera geldituko da txuri txuri.

¿Eguzkiyakin?

¡Ka! elurrez.

¿Egingo al du mesere atzeratzia bigar arte?

Zertako?

Karrozen festa egiteko.

Esanak daukazkit, labetan puntuan kazkarabarra asteko.

Bigaldu beza beste norabait.

¿Nora?

Bayonako ondora igual eta pagatuko diyogu biar dana.

¿Zer nai dezute artsaldian, egualdi ona?

Bai, jauna, eta epela.

Ondo da; ordenak ematera nua.

¿Bai? ¡Biba gure maisua!

Eskerrik asko eta agur.

Bijua ondotxo. ¡Biba Igeldo!



“Baserritarra” 90, 14-3-1908











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org