Gertatzen Dana


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Oroitzak eta beste ipui asko »  Gertatzen Dana

Bitoriano Iraola Aristiguieta. Oroitzak



Gertatzen Dana




Ez nuen sinistuko beñere onenbeste lukainka zanik, erozein aitzakiarekin beti prest daudenak, beren burua edo anka azaltzeko argitara, naiz illun egon.

Momentu guziyetan beti letzen degu paper edo periodikuetan baten eta bestien berriyak, suertez ezagutzen ez ditugutenak, eta gañera ezeren ajolik ez digutenak denagatik.

Ez dira sei egun letzen nuela: “Martin Tabo eta Illargi, flauta jotzalle ontxuena, ezkontzen da Margarita Karikilloren alaba Monika jostunakin”.

¿Eta zer? ¿Zeñi zer ajola diyo, ezkontzen bada Monikakin edo Pasteleroren alabakin? Izatearren ere komeniko zayote ama alabari eta flatu jotzalle ontxuenari. Gañerakuan, guri ez digu ezeren ajolik naiz beriala ezkondu non bizi guziyan ezkongai egon.

Eta senar emazte gayak, nola andre Margaritak, usteko dute oso fede onez paperian azaldu diralako, mundu guziya eta beste asko katibatzen dirala ayen ezkontzaz eta esango dutela:

¡Gizona! ¡Zenbat alegratzen naizen! Eta bestiak:

¿Zer da?

¿Badakizu zein ezkontzen dan?

¿Zein?

Martin Talo.

Ez dakit zein dan.

Nik ere ez, baña erri guziya gustaturik dagola uste dute txoru oyek.

Beste bat ere bada Triku-beltz deitzen diyoten arro bat, urte osua pasatzen duena, moduak ezin egiñik paperetan azaltzeko. Lenguan ala ziyon periodikero bati.

¿Nai al dezu berri on bat papererako?

Bai, bai. ¿Zer da?

Iru egunian egondu naiz oyian gibeleko miñez.

¿Eta zer?

Alegiya esaten dizut, nai bazenduke zure paperian jarri.

Eta nola beñere falta eztan eskribatzalle alegre bat, berriyak argitara illun eta oker emateko, gibeleko miñez egon danak usteko du, kaleratzian esango dutela beragatik:

Or dijuan ori da miñez egon dana.

¡Zer mutil zuriya dan! (Ikatza egiteko).

Orrentzat gustorik aundiyena da galdetzia:

Baña ¿zer izandu dezu?

¿Zer? -alegiya, galdeera ura zer dan ezpaleki bezela.

¡Periodikuak diyotenez!...

¿Baña zer da?

-¿Ez al dezu irakurri periodiku “Putiren mandatariya”? Bada orrek diyo miñez egona zerala gibeletik.

Ez nekiyen ezer. Baña, gizona, gezurra dirudi, paper txar oyek bati ez diyotela utzi biar bizitzen.

¡Zer nai dezu bada!

Ikusten danez, bat ezin jarri liteke miñez mundu guziyak jakin gabe, eta neretzat ezta ezer amorraziyo geyago ematen diranik orrek baña.

¡Ar zazu pazientziya, gizona!

¿Pazientziya? ¡Errez esaten dezu!

Paper ezkribatzalle onek berak, ara nola kontatzen zuen farrez beste onlako gordian egon nai duen batengatik: “- Arrituko zera nere gonbitiaz -esan ziran- baña nola naizen periodiko guziyen laguna umetandik eta gaur izanik nere señoren eguna, jango degu gure etxian zure konpañiyan. ¿Estimatuko al nazu? “- Hotel Kontinentaletik pasatzeko asmuetan nintzan, baña... konta nerekin.

“Bat zala edo bestia zala, bazkaldu genduen bere etxian. ¿Baña zer zan ura? Sopa, uste det arto bizarrarekin egiña zala, kortxu estofatua ederki jarriya, kartoizko egazti bi, uste det berak egiñak zirala, eta ondoren txinako mizpirak oriz pintatuak, aizezko pelotak ziruriten.

“Aben ondoren, artu du txarro urdin bat eskuan, igo da mai gañera eta esan ditu nik eztakit zenbat astakeri, sagarra zertatik sortzen dan eta txipiroi gisatuak zertako diran.

“Gero guziyen bukaeran, ala esan ziran belarrira: “- Egin nazazu mesere, esan detan guziya zure paperian jartzia, zergatik esango dizut frankeza guziyan: Nik nai nuke atera probintziyako diputadu nere erritik, eta logratzen badet, uste detan bezela, bigalduko dizkizut etxera sei mondongo, klarinetien zorrua añakuak.


Txuri





“Baserritarra” 93, 25-4-1908











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org