|
Bitoriano Iraola Aristiguieta. Oroitzak
Lendabiziko urtian iltzeko zezenak jokatu ziranian plaza berriyan, ikustekuak ziran billete eskaliak, oso latza gutxikuak batzuek, baña bestiak batere gabiak; ez dakit deitzen diran gorrones edo gorriones.
¿Gogoratuko zera ni zein naizen? -diyo oyetako bat juntako buru egiten duenari.
¿Ni?
Gizona, guk erregalatu genizun katua, Arrandei kalian bizi ziñala.
¡Ez daukat goguan!
¿Eztakizu zure amagiyarreba gau batian oyetik erori ta nola joan giñan nere señora eta ni katillu bat porru saldakin?
¿Eta zer nai zenduen orain?
Barrera pare bat itzalekuak.
¿Katuen truk?
Baña Astigarrara sagardua eratera joatian erri guziyan sabalduko det sona, esanaz, zezen ederrak zirala... eta merke.
¡Kaxo, erri! -diyo beste batek, eskua bizkarrian pasiaz.
¿Zer dakazu?
Gutxi; gauza gutxi, lagun zarra; iru billete iguzkitakuak, besterik ezer ez.
Beztu egingo zerate iguzkitan.
¡Ka! Guardasol japonesakin joango gera.
¿Baña zu zein zera?
¿Ni? ¡Ederra dek orixe! ¡Ni zein naizen! Fraskuelorekin lau bider itza egiña naiz ni, Parisa joan baña lenago.
¿Parisen izandua al zera zu?
Ni ez; ura.
¡Eta zer!
Ni naiz Fraskueloren banderilla partitzallien anaya: Ixkiñen (1) (Garai bateko Donostiko arlote bat, toreatzen eta ibiltzen zana.) kajero partikularra izandua.
¿Besterik ezer ez?
Korrida denboran Olibanen mulak eta nik mai batian jaten genduen. ¿Naizu geyago?
Bien, Pepehillo, bien.
¡Zein uste dezu izandu naizela ni!
Tori, orra iru billete. ¿Ez al dezu dirurik biar?
Ez; eman zayozu pobriari. ¡Aufa! orain erri guziyan zabaltzera nua.
¿Zer, debalde eman dizkizutala?
Ez; Donostiyan dan gizonik ederrena zu zerala. ¡Aufa!
¿Emen bizi al da presidentia? -diyo mirabe gaste batek.
¿Zerena?
Zezenena.
¿Zer nai zenduen?
Karta au eman dit señorito Florok. (Letzen) “Nere adiskide Kapiku: bigar nola zezenetara joan nai nukian nere famili guziyakin, eta zuk nola orrekin patrikerik azkatzen ez dezun, uste det bigalduko dirazula palkotxo bat itzalekua. Ez nizun esan nai baña gogoratuko zera, nola kokotzeltik eldu ta erakutsi nizun igeri”.
Floro
¿Bera zertan ezta etorri?
¡Ortarakoxe dago! ¡Eztu errebajatu nai onlako uskeriyetara.
Ulojia, Ulojia; bera or dago.
Guazen, ama, beregana.
Egun on... ¿Ez al da billeterik guretzat?
¿Zein zerate?
¿Zein geran? ¡Ez al du ikusten? Ama alabak.
Au zan Fraternal zarrian kantatu eta arpa jotzen zuena.
Ez genduen gau batian kanpora bigaldu?
¡Bai zera! Kantatu zuenian berak bakarrik duuan... “Ezta txardiña, bada txardiña”, bere erretratua Madrilko paperetan atera zuten.
¿Zein paperetan?
Gazetan, eta erregalatu ziyoten txarro bat txino doratuakin eta pakete bat tabako pikatua.
Beraz bi billete.
Ez; asko ditut lau; orla joango gera ni ta nere gizona, Ulojia eta bere nobiyua.
Eta nola juntakuak kontu aben guziyen eta geyagoren berri dakiten, egiten dutena da iru baliyo duena lau kobratu, eta modu ontan diruakin dijuan gizarajuak pagatzen du beria eta gorrones edo gorrionesena eta... tutis contentis.
Txuri
“Baserritarra”, 95, 23- 5-1908
|