Liburu au Segundo Kalonje (1910-1986) zanaren bertso-bilduma da.
Orain ogeitabost bat urte, bertso-jartzailleak frutu berri mardulez bete zuten bertsolaritzaren zugaitz zaarra. Egunkari eta aldizakarietan arkitu zuten ortarako bide erosoa, garai batean bertso-paperetan bezelaxe. Sail ugariak urte aietan plazaratu ziranak; jartzaille egoki asko orduan agertu zana.
Oietakoa degu Kalonje: iturri garbi eta bizia arena; bertso ongi neurtua, puntu dotorea, |
etorri oparoa, euskera jatorra; bertsolari zaarren maitalea: Xenpelar, Otaño, Txirrita... Bai bere denborakoena ere: Xalbador, Uztapide, Basarri, Lasarte...
Baiña iñor danen buru jartzekotan, Bilintx bereziko zuana. Gaztetandik, "loreak udan intza bezela" edan zituan Segundok aren bertsoak; bai beraren jarraitzaille txintxoa geroztik izan ere. Ortik liburu onen izenburua, Donostiako bi bertsolari maitagarri auek betiko uztartu nai dituana.
Antonio Zavala
|