Xenpelar zanari


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Kalonje Segundo »  Egunkari eta aldizkarietako bertsoak »  Xenpelar zanari

Segundo Kalonje

Xenpelar zanari



1
Sarri bertso-jartzalle Xenpelar zanari,
nik ere ezarri nai zerbait berari.
Aitamena jendeak badauka ugari,
eztiot txarra zanik entzuten iñori;
poz ematen neri
aditzean ori,
jarri nai det guri,
sendo eta lodi;
zeruko sukaldean gertatu bedi!
2
Eun urte il zala ta atzo iruditzen,
Xenpelar aitatzea ez naiz arritzen.
Ezta nere burura bakan etorritzen,
orregatik asi naiz bertsoak jarritzen,
gauz oiek berritzen,
artzaz errukitzen,
biotza irrikitzen;
zein ezta egarritzen?
Lantegi xamurrean ez naiz arkitzen.


3
Bat nola joan diteke lan zallaren billa?
Zenbaitek esango dit: “Ez aiz abilla”.
Baiña nik ikusten det leku biribilla,
eman ezkero beintzat bear dan kurpilla.
Xenpelar mutilla,
aren bertso-pilla
lau edo bost milla,
au jakin dedilla!
Txit zar baten sonadan gazterik illa.
4
Ogeitamalau urte munduko bizia,
batere beste gabe dana guzia.
Ni ala nago beintzat adierazia,
Xenpelar etzala txit gizon itxusia;
aren malizia
gogor justizia,
ortara ezia,
xamur ikasia,
ai, zenbat txalo-soñu irabazia!


5
Errenderiko seme, kantari argia,
zenbat aldiz poztua Euskalerria.
Ai, ezagutu banu aren arpegia!
Zer-nolakotsua zan pentsatzen det ia.
Zuen etorria
lasai iturria,
berez jatorria
aitormengarria:
errespeto aundiko bertsolaria.
6
Bertso jartzen gogotik altxea zan gora,
nork ala probetxatu gazte-denbora?
Artan jarraitutzerik etzuen gerora,
il zanean kantari ezin joan iñora:
len iñoiz gustora
bere arrastora,
ta gu oraingora
obe izango da,
gero noizpait joateko bere ondora.


7
Nunaitik datozkigu Xenpelarren otsak,
eun urteren burura eztira motzak.
Asko goibeldu zuen aren eriotzak,
neri ere paketan ez uzten biotzak.
Bota ditut lotsak,
zertan egon otzak?
Albiste zorrotzak,
zail da on danontzat...
Xenpelar jotzen dute geienak ontzat.
8
Doñu-mota askotan egin zuen lana,
errez moldatzen baita iaioa dana.
Gizon gaztea zala zuten eramana,
an ere izango da bertsolari-fama.
Artzen badu kalma,
berekin du arma:
aita eta ama
noiznai beregana;
zorionean bego Xenpelar zana!


9
Zenbat santu ta santa kantuz edertuta,
arek jarri zituan gogoratuta.
Bai gai polit askoak bereganatuta,
eun klase gutxienez danak banatuta.
Itz danak neurtuta
nago ulertuta,
iñoiz beartuta,
gogoan artüta:
il zan makiñatxo bat bertso sortuta.
10
Xenpelarren kondaira sartzen zait barrena
abenduko illaren zortzigarrena,
munduko izaera bukatu zuena,
ori oroitutzean etortzen zait pena.
Ain gizon zuzena,
Frantzisku izena, a
besteko sena
l zuen maizena;
beñere paltik gabe ark almazena.


11
Frantziskuren gorantzak atsegiñak oso,
nik ere apurtxo bat nai nuke jaso.
Berarentzat mesedez diranak akaso,
leku txarren batean ezpadago preso.
Ara nik eraso
emendik eroso,
al dan aña bertso
denborean mantso...
Xenpelarren kontuak etziran atzo.
12
Orra amabi bertso Xenpelarrentzat nik,
eztakit ondo edo gaizki daudenik.
Iñork ezpadu artzen gogo txarrez penik,
ustez eztet eragin kalterako lanik.
Alako gizonik,
gazterik il zanik,
azkarra izanik,
au egin zuenik,
eztiot ukatutzen bertsoen famik.


Xenpelar saria epaitu duten jaunentzat:

13
Xenpelar-sariketa banatu da aurten,
lendabiziko malla eman zidaten.
Arritzen naiz ni nola berezia nauten,
egokierak ola tarteka izaten.
Ari naiz esaten
aditu dezaten,
eskerrak ematen,
arpegia irten: epaille maite jaunak zein on zeraten!


Zeruko Argia, 1969-X-26













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org