Baserriko kontuak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Kalonje Segundo »  Egunkari eta aldizkarietako bertsoak »  Baserriko kontuak

Segundo Kalonje

Baserriko kontuak



1
Gauzik onena degu Jaungoikoa jabe,
negua igaro du lan-giro gabe.
Bere gogoa noski izango da obe,
lur-sagar asko-asko egiñak ez gaude.
Lan geiago ere
atzean or daude,
alperrak dotore,
kontzientziz more,
gorputzak itxogiña baitu mesede.
2
Negua joan eta orain udaberri,
egunak luzatuaz zuzen etorri.
Patatik ezin egin ta gabiltza larri,
nekazariarentzat baita lotsagarri;
disgustua sarri
nunaitik ezarri,
begira gauz orri,
kale ta baserri,
guretzat dago zenbait ixtillu gorri.


3
Baserritar gazteak esanaz dabiltza.
“Kalera joan beagu” lenengo itza.
Gezurretan eztet nai iñorekin mintza,
ezpaitet alakoa kopeteko mintza.
Au al da bizitza?
Beartsu gabiltza,
etorri murritza,
sendotutzen gaitza...
Asko uzten ari da nekazaritza.
4
Aundia txikiari gogor arrapazka,
orrekin artzen det nik askotan nazka.
Lendik egiña dago guretzako aska,
beti lotuta gaude, ezin gera aska.
Buruari azka,
makiña bat kezka,
zuzen ezin eska,
iñoiz aldrebeska;
norabait joan bearra dago igeska.


5
Mendi aldetik dator asko goitik beera,
bizitza xamurrari artu nai era.
Mundu ontan ortara alegintzen gera,
irixten bada beintzat onena da bera:
daukagun aukera
ez utzi lurpera
alperrik galtzera,
jarraitu aurrera
biotzez maitatuaz beti euskera.
6
Danak berdin jotzerik eztaukagulako,
indarrekoak ere badaude pranko.
Itxaropena badet . . . . . . . . . .(1)
gezurrezko soiñurik eztet aterako:
arloteak kako,
bizimoduz plako,
egia dalako,
ezpalute joko,
errukia nun dago orretarako?


7
Indartzen ari dira txillar eta sasi,
baserriko legeak erabat nasi.
Emen zer eldu zaigun ez al da ikusi?
Langilleak aituta alperrak nagusi.
Makinak erosi
eztago itxusi,
oiek ondo ezi,
lan egin erazi;
asko nekatu gabe dotore bizi.


La Voz de España, 1970-IV-7

Zeruko Argia, 1970-V-10



(1) Lerro au falta Zeruko Argia aldizkarian





(2)




     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org