Deabruaren beldurrez


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Kalonje Segundo »  Egunkari eta aldizkarietako bertsoak »  Deabruaren beldurrez

Segundo Kalonje

Deabruaren beldurrez



1
Geroko zerbait gogoratuta
ni aurkitzen naiz kezkati,
ondo ezin det ikusi baiņa
begira nago gauz bati;
mundu ontako arrokeria
atsegingarri ez beti,
aurrerapenak iritxi arren
radio edo irrati,
bear genduken apaltasuna
askok daukagu urruti.
2
Deabruaren pentsamentuak
indartu dira benetan,
orregatikan dabil jendea
jazkera nabarmenetan.
Gaiņerakoan ez naiz arritzen
baiņa bai euskaldunetan,
moda politak jarri dituzte
emakumeak gonetan,
ontaz aurrera ezta izango
tontorik mundu onetan.


3
Urrutitikan ekarri dute
Euskalenira jazkera,
urte-mordo bat daukagunok gu
oso konporme ez gera.
Azken arnasak gertu dauzkagu
egun batetik bestera,
deabru xarra omen dijoa
lan xelebrea astera:
beste izkuntzak len mentzututa
orain azkenik euskera.
4
Jantzi politak ikusi dira
emen aurtengo udaran,
gorputz geiena bixtan jarrita
zeiņen gustoko moda dan!
Deabruaren dollorkeriak
egon bear du bolaran,
gaztedi dana libertituaz
bere asmozko patxaran,
anima zuzen salbatutzeko
a zer nolako martxa dan!


5
Lendabiziko guraso zarrak
Adan da Ebarengandik,
guk dabilkigun argaltasuna
jatorriz deguna andik;
debekatuta dagon gauz goxo
sagradu ortatik jan dit, (1)
argitasunik ez ote dator
gure burura iņundik?
Deabru zarra indarberritzen
ari ote da oraindik?
6
Mundu ontako gozotasuna
aberatsaren aldetik,
mingarritasun geiago dago
beartsuaren taldetik.
Deabru zarra danontzat dago
zirikatzeko albotik,
ezin ukatzen asiko gera
kusten dana aldetik,
bestela ezinda baderizkio(2)
suge maltzurraren aotik.


7
Deabru zarra sugearekin
sartu zan Paradisuan,
Adan da Eba galtzeagatik
gorroto biziko suan.
Jaungoikoaren aurkako lana
an eragiņazi zuan,
beste modu bat bear zutena
beren bizitza osuan,
pekaturikan ezpazan sortu,
txit izaera gozuan.
8
Azken ordua datorrenean
nork eztu izango kezka?
Ta eztaukagu aldegiterik
babes batera igeska.
Entzunak gaude zeiņi ta nola
nai baldin bazaio eska,
baiņa askotxok kontzientzia
iraulirikan trabeska,
mingaiņarekin ezer eztala
esaten oso errez da.


9
Goiko urdiņa eta izarrak,
eguzkia ta illargi,
urruti samar dabiltza baiņa
ikusten ditugu garbi.
Jaungoikoaren esku zuriak
egiten digute argi,
bazterretikan agertu arren
jartzen dira erdiz erdi,
gauz oiek danak bakarren batek
egin zituan aspaldi.
10
Golgota mendi zoragarrian
Jesus ona il zanean,
erreztasuna ipiņi zuan
guretzat mundu danean.
Zerura sartzen oso xamurra
ezpada’re zuzenean,
eriotzaren beldur-dardara
asarre datorrenean,
animatxoa gerta dedilla
Jainkoaren izenean.


11
Mesias juez jartzen danean
edo epaille maikoa,
bear bezela bereziko du
bakoitza bere gaikoa.
Nola daukagun irakurrita
beekoa edo goikoa,
bi aldetatik agintzaille bi:
deabrua ta Jainkoa;
pekatariak an izango du
larritasuna naikoa.
12
Eztakit zenbat eunki diran
nik deabrua sortu zala,
Jainkoak zuzen egiņagatik
okertu zan berez ala.
Zerbaitegatik dabilkigu guk
pekatarien azala,
Garbitokian utzi nai nuke
erru guzien gezala,
komeni bada Jesus umillak
beregan artu nazala.


Zeruko Argia, 1970-X-8



(1)Bearbada janik bearko luke. (2) Zeruko Argia-k onela du lerro au: bestela ezin daerizkio.













     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org