 |
|
 |
 |
|
Segundo Kalonje
Alkarrizketa
Kaxiano:
1
Pello Joxe, ik entzun gaur neri arretaz,
itzegin bear dizut lasai-lasai, betaz.
Lorearen ondoren osatzea lekaz
gauza ona litzake naiz iritxi nekaz,
beti ibili gabe teman edo setaz.
|
Pello Joxe:
2
Ontzat artzen dizut nik esan didazuna,
ortarako bear da biotz-maitasuna.
Askok ez al daukagu urrutira juna?
Eman bear didazu orren erantzuna,
ia xuxpertutzen dan nere Osasuna.
|
Kaxiano:
3
Diozu etzaudela oso osasuntsu,
askotxok dabilkigu gaur gaitzaren kutsu;
ur garbiari utzita putzu-zuloz putzu,
argalak geralako askotan beartsu...
Xuxpertuko zera ta eskua ekatzu.
|
Pello Joxe:
4
Poz ematen didazu gauz oiek esanda,
ortan oitua nago elizara joanda.
Jarri lege berriak ta modaren txanda,
mundu ontan badago gaur naiko demanda,
xuxpertuko ote naiz eskua emanda?
|
Kaxiano:
5
Zu oitua zaudela eskua ematen,
itxurak egitera ezpazera joaten?
Maitasun apal ori ez dedilla eten,
joan dan urtean baiño sendoago aurten,
animatik aditu zer esaten duten.
|
Pella Joxe:
6
Ondo esaten dana ziñetan aditu,
lagun urkoangana biotza kupitu.
Lendik ere dotriñak beartutzen gaitu,
gogor egin naiean ez burua goitu,
Jesusek bezelaxe umil obeditu.
|
Kaxiano:
7
Aita Santua ere dabil munduz mundu,
ejenpluak ematen nai duenak ondu.
Agintzen duana da: ez besteri kendu,
premian dagonari albada lagundu;
gauza ona litzake egingo bagendu.
|
Pello Joxe:
8
Besterena nai orrek sortzen baitu gerra,
pakea izateko ez da lan ederra.
Langilleak eginda gozatu alperra,
bide ortatik dator munduko okerra,
Jesusek ortarako egin al zun lerra?
|
Kaxiano:
9
Ler egin da gaiñera odol danak utzi,
maitasuna nola dan or bai erakutsi.
Amarretatik zortzik sinistamen gutxi,
goraldu bearrean ankapera jetxi,
lagun daukagulako inpernuko Patxi.
|
Pello Joxe:
10
Orretxengatik gaude izaki nastua,
maitasuna bear da nun degun aztua.
Kontzientzia berriz kelarrez beztua,
askotan iritzia arrunt berdoztua,
Jaungoikoaren itzik ezin sinistua.
|
Kaxiano:
11
Mundu au omen dabill millaka urtean,
jendea jarri zaio gain dana betean.
Txarretik bai ugari, on gutxi tartean;
bereziko gaituzte egunen batean,
Josafateko zelai santura joatean.
|
Pello Joxe:
12
Eraman bearko du nork bere puntua,
gauz ori ziur dago, eduki kontua.
Beldurra izateko atarramentua,
zerorrek egiña da gure talentua,
gutaz erruki izan, Jaungoiko santua.
|
Zeruko Argia, 1971-I-14
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |