|
Segundo Kalonje
Idi-tratua
1
Aurten milla ta bederatzireun
irurogei ta amabi,
gaurko munduan ezin liteke
piatu noski geiegi.
Zenbait gizonen kopetarekin,
mutillak, eduki begi,
aurretik itzak apaiñak eta
ondoren portatu nagi.
|
2
Esango ditut diran bezela
ikusitako egiak,
edo bestela zertako dira
mingaiña eta begiak?
Zenbat xelebre mantentzen gaitun
mundu onetan ogiak,
pena aundirik apenas daukan
guk saldutako idiak.
|
3
Ni bizitzen naiz Residentziko
alboan edo ertzean,
bakarren bat, bai, oroituko da
bertsoak irakurtzean.
Nun nagon ere eztet jakiten
nik au pentsatzen jartzean,
guk saldutako idia dago
oraindik ere etxean.
|
4
Guk saldutako idia berez
da beltza eta gorria,
amar arra or bete-betean
nik artzen diot neurria.
Baba ederki jaten du eta
mugi lezake arria,
iseka egin zenduen baiña
eztago parregarria.
|
5
Eztakit zeiñen bidez etorri
ziñan zu gure etxera,
erostun ona ziñalakoan
gu prest idia saltzera;
ainbeste kontu amarratuta
danak biurtu utsera,
gizarajoak engañatzeko
jaiotakoa al zera?
|
6
Korridetako zezenak ere
tankera ortako adarrik,
aragirikan urratu gabe
sartzen du ziri ederrik.
Ta zein ote dan galdetzen dute,
eztaukat esan bearrik,
berak badaki nik bezin ondo,
ori basta da bakarrik.
|
7
Zuk egindako trukoarekin
eztet malkorik ixuri,
gizonak nola egin lezazke
ainbeste biaje txuri?
Minberatzeko ainbeste bada,
ulertu zazu gauz ori
ni ezpanazu zuk gorrotatzen
barkatzen dizut nik zuri.
|
La Voz de España, 1972-V-16
|