|
Segundo Kalonje
Aurtengo Xenpelar sariketari
1
Xalbadorren lan ori nai duenak ondu,
bertsoak jartzen arrunt zaigu nabarmendu.
Ziur samar zebillen, eztiote kendu,
zan saririk onena berak eraman du.
|
2
Oben egiten badet gogoak emanda,
gero barkatuko dit apaizak esanda.
Xalbadorren izketa gustatuko zan da,
saririk bikaiņena mugaz aruntz joan da.
|
3
Galdorrean gelditzen egiņikan modu,
ortara irixteak ontasuna badu.
Kapitantza artuta besteak soldadu,
jarraituko dizute zuzen eta ondradu.
|
4
Xalbador ikusi det Donostian bitan,
gizon piņa ote dan dirudi begitan;
pruebak emanak dauzka amaika tokitan,
bertso jartzaille orain guztien kapitan.
|
5
Bertso-arazo ortan ezta gizon lela,
pentsatu igerrita askotxo daudela;
errespetatu zagun apaiz bat bezela,
Euskalerririk maite eztegu bestela.
|
6
Ankean min duenak egiten du erren,
berak erakusten du zer aje dakarren;
Matxain eta Olea onak izan arren,
izendatua dute Aierbe bigarren.
|
7
Irugarren Olea izango da noski,
berarengatik esan bear ditut itz bi.
Bertso bikaiņak erruz nunai badaukazki,
pixka bat ulertuta ausnartzea aski.
|
8
Matxainek eztakit nik zer izango duan,
edo zer ipui-klase pentsatzen daguan;
txit alai ikusten det nik nere albuan,
ia bera jartzen dan lenen urrenguan.
|
9
Amasei gizonek or artu zuten parte,
Xalbador da txapeldun berriz kendu arte.
Bertso oiek eztira euskaldunen kalte,
gure sorterri zar au bear degu maite.
|
10
Urepeleko seme apal, bioztuna,
ontzat artutzen degu guk zuk diozuna.
Gorputzera sartutzen dezun poztasuna,
animarentzat ere baita Osasuna.
|
11
Zorionak gaiņezka gure Xalbadorri,
egal askotatikan joango zaizka sarri.
Badakigu jakintzan etzaudela urri,
bertsorik ederrenak berriz ere jarri.
|
Zeruko Argia, 1972-X-15
|