|
Segundo Kalonje
Moda ta lujoak
1
Kebelarra salneurriz joango da goraka,
legezko gauza dala nago ortaraka;
emakumeak ere sartu dute anka,
beste aurrerapenik ez genduen palta!
|
2
Zigarroa erretzen emakumezkuak,
neskatxa apain, polit ta lirain askuak,
tabakoz usanduta ederki eskuak;
badatozkigu moda zoragarrizkuak.
|
3
Ezpaiņak pintatuta zigarroak erre,
mutillak berdintzeko gertu aurrez aurre.
Egunean baleude bost ontzako urre,
orduantxe ez giņake izango asarre.
|
4
Dezakenak bezela arloteak ere,
emen bizi nai degu lanik egin gabe.
Ala balitz gauz ori askorentzat obe,
iduripen orrekin zatar ez al gaude?
|
5
Gaurko aurrerapen bat lanaren igesi,
zigarroa erretzen lenengo ikasi.
Lengo ogeitatik bat eztute nai ezi,
nola demontre ola beartsua bizi?
|
6
Mutillak ezin badu fumatzeko sortu,
bere moduko neska emaztetzat artu.
Ataka ederrean etzerate sartu,
aunditsu petral orrek bearko du lertu.
|
7
Askotxo ari dira bizioak artzen,
deabru egazkiņa or dabil ekartzen,
modak eta lujoak sendietan sartzen;
aita ta ama berriz malkoak ixurtzen.
|
8
Zarraren esanari egin kaso gutxi,
lengo oitura asko bazterrera utzi;
moda edo lujozko beste zerbait pitxi
oraingo gaztediak nai du erakutsi.
|
|
9
Ortaratuko zanik gure probintzia,
arrunt oker irten da nere iritzia.
Lanik egin nai ez ta aberats jantzia,
beartsuarentzako a zer erentzia!
|
10
Aberatsaren martxa guk nola eraman?
Motxa ipiņi bear luzearen faman.
Emen ezin iritxi ta laburrago an,
etzazutela artu oinbesteraiņo lan.
|
11
Tontorrean dauzkagu lujua ta moda,
danok igo nai degu mailla obegora.
Zeiņek daki noraiņo? Nik eztakit nora;
kea bezela asko badijoaz gora.
|
12
Bear dan gauza dala diote kultura,
zuaitz gazteak artu nai dute altura.
Edari piņak edan, dutxatzeko ura,
ondo-nai ori beintzat oso indartu da.
|
13
Aberatsa berdindu nai luke pobrek,
arrunt aldaturikan munduko legeak.
Gustatuta ipiņi gauza dotoreak,
gero igaro bear kalamidadeak.
|
14
Lujua ta moda bai, poltsa diruz urri,
gaur askok ezpaitio begiratzen orri.
Itotzeko zorian lokarria jarri,
apain bizi nai baiņa disgustua sarri.
|
15
Beti izango dira gazia ta geza,
danak ondo bizitzen eztago erreza.
Txarren-txarrena au da: ulertu nai eza;
jakinduria aiņa badago laiņeza.
|
La Voz de Espaņa, 1973-III-18
|