Patronato San Miguel


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Kalonje Segundo »  Egunkari eta aldizkarietako bertsoak »  Patronato San Miguel

Segundo Kalonje

Patronato San Miguel



1
Patronato San Migel leku apaiņean,
Donostiko baillera Aiete gaiņean.
Lengoan izandu naiz bere jardiņean,
zerbait itzegin naia daukat mingaiņean,
baiņa ezin goraldu merezi aiņean.
2
Maiatzaren lenengo eguna zan bera,
nik ara irixteko izan nuen era:
lendik ere baneukan zerbait ezaguera,
pozik urbildu nintzan bere magalera,
txit paraje polita ikusiak gera.


3
Duten arrazoiz gauzak esango bagiņu,
len gaztain-txarak ziran ta ondoren piņu;
orain jardin batetik egiten du kiņu,
bertara biltzen dute nai ainbeste soiņu,
mundu onetan sortzen diran aiņa doiņu.
4
Nunaitik bazetorren kukuaren otsa,
xoxo ta birigarro, txori danen boza.
Barrendik irten nairik biotzak zer poza!
Donostiak or dauka urrezko arrosa,
zentzuz urri diranak nai dituzte osa.


5
Ezpaita palta aize osasuntsu piņik,
gutxi gelditzen dira antzeman eziņik;
gorputzean ezpadu ajearen miņik,
etzaio pasiatzen nekatuko oiņik,
San Migel bai apaiņa, bat bada apaiņik!
6
Askok egiten dio San Migeli kaso,
ikusteko apaiņa dagolako oso.
Aspertu eziņikan bertan goxo-goxo,
baratz biurtu zera len ziņana baso,
etzaitu esku txarrak apalera jaso.


7
Aurrezki Kutxa orrek egin duen lana,
askoren mesedetan izango da dana.
Ume bat nabaitzean burutik baldana,
urrutitxotik ere datoz beregana,
or atsedentzen dira aita eta ama.
8
Danentzat urte onik iņoiz eztalako,
gaizki esaka ere jardun ziran pranko,
arantzak zulatuta min artu zalako;
baiņa uts-utsik iņor eztute lagako,
etorkizuna ortxe dago gerorako.


La Voz de Espaņa, 1973-V-13

Goiz-Argi, 1973-VIII-15













     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org