|
Segundo Kalonje
Goialdea laiño
1
Bertsoak ipintzea gogoak eman dit,
asi besterik ez det nik egin oraindik.
Jaunak laguntzen badit nundik edo andik,
zerbait irtengo al da Kalonjerengandik.
|
2
Pentsatzen egoten naiz makiña bat aldiz
Donostia ez dala iñoiz izan Cádiz.
Ez gaitu ikusi nai eguzkiak begiz,
ez ote da gugana limurtuko berriz?
|
3
Itzalean gabiltza geienean udan,
zuaitz-orri aundiak daudelako mugan:
ta eguzkia berriz lanerako dudan,
bere berotasuna ez dakigu nun dan.
|
4
Aspalditxo onetan nere baitan nengon
eguzkiak kemenik gabe ote dagon;
baiña andik pixka bat gertuago egon,
berotutzen omen du Mediterraneon.
|
5
Traba gogorrak daude jarrita topean,
ez bazaie ekiten kañoiz atakean.
Udak aldegingo du laister galopean,
ta lizunduko gera danok laiñopean.
|
6
Denboralez gabiltza erabat nastuta,
onik ez du egin nai arrunt zapuztuta.
Ez gera zatartuko beroak beztuta,
eguzkirik askotan azaltzen ez du ta.
|
7
Jaiak igaro eta prestatzen danean,
laiñoak baztertuaz datorkigunean,
bero galantak igual ogei egunean;
gogoak ematean joko du lanean.
|
8
Gu ibiliagatik biurri ta kako,
orri ez dio iñork bioliñik joko.
Gertatzen dana ez da gutxigotarako,
orren mende bear guk jabea dalako.
|
La Voz de España, 1973-VII-29
Goiz-Argi, 1973-X-15
|