|
Segundo Kalonje
Zar geienak pipiak jota
(Doiņua: "Aizak i, mutil maņontzi...")
|
Aizak i motell Maiņontzi
|
|
|
1
Zerbait bear det itzegin,
eztet izandu atsegin,
erreuma petral gizatxar onek
jokera bat egin;
gogor ematen zidan min,
nik pausorik altxa ezin,
gutxieneko artua badet
trenka bat medezin.
|
2
Erreuma gaiztoa da ta
kanalla, traste galanta;
elbarritzeko beste ajerik
nik ez nuen palta.
Ipiņi nai nauten planta
erdia kendurik anka,
lendabiziko jarri ditzadan
dozena bat kanta.
|
3
Albiste txarrak zartzera,
lengo kemenak atzera,
mundu ontako itxaropenak
erabat galtzera.
Erreuma eta ultzera,
gaitz asko oien antzera,
ajerik gabe gutxi dijoa
norbere etxera.
|
4
Au da atarramentua,
atera zagun kontua,
gazte denboran
nola genduen errukimentua;
duenak eskarmentua
berekin dauka puntua,
nik esan gabe pentsatuko du
ezpada tontua.
|
5
Pentsatzen al da gazterik
zarraren molde tristerik?
Eztet esango par egiteko
moduko txisterik;
baldin badago besterik,
ori nai luken trasterik,
ez uste iņor azitarako
munduan uzterik.
|
6
Len botatako aziak
ondo kostata eziak,
enbarazuan dagoenari
bultzaka asiak.
Nik nola esan guziak,
nere begiz ikusiak?
Gaztearentzat zer pintatzen du
zarraren biziak?
|
7
Ni ari naiz itz-jario
ta jarraituko banio,
mundu onetan zenbat izaki
ainbeste jenio.
Pikaro askotxok dio,
beuren iritziz serio:
Guraso zarren buruzpideak
deus eztik balio!
|
8
Zartzera eztago pozik
pena ta tristura baizik,
au aitortzeko eztet izango
nik batere lotsik.
Iduripen asko utsik,
ezin alaitu biotzik,
alaxen ere beste mundura
iņor joan nai ezik.
|
9
Emen bizitzeko griņa,
il bear ori da miņa,
obe genduke konpesatuta
onduko bagiņa.
Au da Jesusen dotriņa,
baiņa limurtu eziņa,
bai, bagenduke Jainkoagana
txit sinismen piņa.
|
10
Maitasun piņa bagendu
nola gindezke illundu? (1)
Jesusengana gogor urbildu,
berari lagundu.
Zenbat gabiltz munduz mundu
ezin geranak zuzendu?
Pikoetara joan bear orrek
pena ematen du.
|
11
Ni egondu naiz etsita,
itxaropenak utzita,
traje bat izan da ura bera
soiņean jantzita;
aingeru batek bixita,
noski zerutik jetxita,
oraindik ere emen nabil ark
geldi arazita.
|
12
Erreumaz nago betea,
ontatik badet dotea,
bakarren batek pentsatu zuen
neri ematea,
Jesusen Ama maitea,
nitzaz erruki zaitea;
zuk nai badezu,
nik pentsatzen det
zerura joatea.
|
La Voz de Espaņa, 1973-XI-14 eta 15
Goiz-Argi, 1974-III-27
(1) La Voz de Espaņa-k: nola gindezke ikundu?
|