Baserriko auldadea


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Kalonje Segundo »  Egunkari eta aldizkarietako bertsoak »  Baserriko auldadea

Segundo Kalonje

Baserriko auldadea



1
Ogeigarren eunki au degu nabarmena,
aurten irurogei ta amalaugarrena.
Zenbat poz eder eta beste zenbat pena!
Emen artu bearra dago datorrena.
2
Izkutatzen ari da baserriko martxa,
gazteak aldegin da zarrak nola altxa?
Kaletar biurturik ainbeste neskatxa,
uste det sortu dala sekulako mantxa.


3
Lege zarrak utzirik berezita mugaz,
oraingo gazte asko kalera dijuaz.
Deika ari dalako antzokitik Judas,
or engaņatzen ditu biboliņa juaz.
4
Oso urte gutxian au da gorabera!
Polita ikusita il bearrak gera.
Baserria utzita dijoaz kalera,
zeiņen penagarri dan datorren galera!


5
Kalea gustatu ta baserria utzi,
bururatu zaiena millaka neskatxi.
Sortu ziran lekura txit maitasun gutxi,
zeruaren ondotik linboraiņo jetxi.
6
Gaur-gaur bezela zenbat baserriko dama,
askoz naiago dute alperraren pama.
Etziran olakoak aita eta ama,
baserriko bizitza sorgiņak darama.


7
Mesede aiņa noski izango da kalte,
goibeltasun galanta utzi bear dute.
Garbi ikusten dana ziur esan leike:
jaiotako kabirik eztutela maite.
8
Aurreratuak daude gaurko zenbait gazte,
munduko teknikorik onenak ainbeste.
Orrengatik kalera txulo dijoazte,
an ere naiko lanak izango dituzte.


9
Erantzungo duela kaleak bakarrik
esango dute, baiņa neretzat alperrik.
Nik eztet sinistuko olako gezurrik,
dantzatutzen ezpada aruntz-onuntz lurrik.
10
Lenago ederrenak baserrira pozik,
orain gertatzen dana degu beste gauzik.
Beirik eta ardirik ikusi nai ezik,
bizileku politak uzten dira utsik.


11
Atsekabe gogorra dator guregana,
sendo salatuko det nabaitzen dedana.
Len goieneko maillan aipatutzen zana,
baserriak badauka galtzak bete lana.
12
Baserri gaixoari joan zaio kordea,
xuxpertu lezakena kalera gordea.
Lanerako gogoa bear da ordea,
maiorazkoentzako maitasun berdea.


13
Segika dabillen bat emaztegaiari,
zenbait panpoxarekin nolanai piari!
Eskarrnentu dutenak esana da neri:
askok eztutela nai baserrian ari.
14
Orra beste gauza bat txit ziur jakiņa:
mutillarentzat neska baldin bada piņa,
eraman bear luke baserriko miņa,
edo bestela dauka maitasun sorgiņa.


15
Mutillak ezpadu nai lurrik gabe bizi,
beste opiziorik ezpaitu ikasi,
neska berri batekin kalera igesi,
olakoak ez luke batere merezi.
16
Maiorazko jator bat maitasun onean,
lagun bat artu nairik prestutasunean.
Zuk jarraitu nai arren bide zuzenean,
zenbaitek uzten gaitu utsik azkenean.


17
Zoritxarreko gaitza etxean sartuta,
palta duena dago oso beartuta.
Naigabe izugarriz biotza lertuta,
maite paltsoagandik propiņa artuta.
18
Maiorazko askotxok gaur daukaten penik,
neronen biotzean ez nuke naiko nik.
Ezin bada billatu iņun euskaldunik,
andaluzak ekarri neskame bedenik.


19
Baserria dago gaur aul eta serio,
zuri galdezka nator ni, San Antonio.
Jainkoaren indarrak ezpadu balio,
gaiņerakoan zeiņek lagunduko dio?
20
Baserrian arnasa ikusten det doi-doi,
ta bota nai diote itotzeko lain loi.
Aize biurria ta laiņojea marroi,
berriz ere euskerak bearko du morroi.


La Voz de Espaņa, 1974-I-7

Goiz-Argi, 1974-IV-18













     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org