 |
|
 |
 |
|
Segundo Kalonje
Bertso Berriak
Gizonak:
1
Ezkonu giņan eta ondoren au pesta!
Seme-alaben ordez demontrezko kezka.
Nik mutilla nai nuan ta andreak neska,
itxaropen aundirik guregandik ezta.
|
2
Ezkondu giņan baiņa ondorengorik ez,
alkar apal maitatzen eztaukagu errez.
Andrea zapuztua, ni erdi negarrez,
ta neskazar guztiak or dabiltza parrez.
|
Andreak:
3
Biurritu gera ta maitasuna koko,
gizona olakoxe txepela dalako.
Len bezela jostatzen eztiot lagako,
kontserbatu bear det iltzen danerako.
|
Gizonak:
4
Ni iltzea nai luke artzeko berria,
neretzako ez al da txit penagarria?
Onek edukiko du biotza arria,
erruki aundi gabe nigana jarria.
|
Andreak:
5
Entzun nai badezute esango det dana,
errukia banuan gizonarengana.
Nai zuan garaiean jartzen nion lana,
bere paltaz galdu du ain gustoko plana.
|
Gizonak:
6
Pentsatu ditugula andrearen paltak,
entzun bearko ditu nigandik galantak.
Maleziosa danak xelebrezko tranpak,
egundaiņo eztizkit zuzen jarri ankak.
|
Andreak:
7
Bera petrala danak txarrerako griņa,
errespetorik ez ta gaizki itzegiņa.
Ezagutu dedala ipurdian miņa,
ezkerrez ere banaiz orrentzako diņa.
|
Gizonak:
8
Ni eskubitik eta ori ezkerretik,
sekula eztu izan ziņezko arretik.
Ondo ezia dago eskola txarretik,
eztu asko jan bear nere bizkarretik.
|
Andreak:
9
Engaiņatu nindun, bai, len gizarajoak,
berak jan nai lituzke nik egindakoak.
Gizon prestu batentzat arrazoi bapoak,
txarragorik eluke emango zapoak.
|
Gizonak:
10
Engaiņatu nuala or dabil kontari,
lenengo amari ta urrena aitari.
Alperrik ariko naiz ni ari ta ari,
eztio begiratzen kristauen plantari.
|
Andreak:
11
Oraiņarte guzian izan det kaltea,
merezi etzuana orri ematea.
Neri gustatutzen zait garbi esatea:
inpernura bedenik nai nuke joatea.
|
Gizonak:
12
Izaten zanik ere olako trastorik,
nere baitan enuan pentsatzen askorik.
Mundu ontan eztago guretzat gustorik,
andreak ezpainau ni maite arrastorik.
|
13
Etsipena artu det andrearengandik,
inpemuko tristura datorkit barrendik.
Jauna, lagun zaidazu nundik edo andik,
esperantza Zugana badaukat oraindik.
|
Goiz-Argi, 1974-VII-3
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |