Begira nola gabiltzan


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Kalonje Segundo »  Egunkari eta aldizkarietako bertsoak »  Begira nola gabiltzan

Segundo Kalonje

Begira nola gabiltzan



1
Lenago ere badakizute
nik noraiñotsu dakiten,
azkena ona izaten baiño
errezago da ekiten;
al baldin bada okerrekotik
bide zuzenera irten,
eztakiana asi dedilla
norbaitengandik jakiten,
munduan dagon lanik zaillena
danen gustoa egiten.
2
Mundu ontako izaera da
alde batera laburra,
bestera berriz arpegi ondo
ematen ezta samurra.
Egia baiño askoz geiago
nagusitzen da gezurra,
mai bat bezela ipiñi zuen
gure Jaungoikoak lurra,
emen batzuek gozatzen dute
eztiz ederki muturra.


3
Ta beste asko larru gorrian
jangairik gabe gosiak,
Europan zerbait, Aprikan erruz,
zer esanik ez Asiak.
Zenbat arraza bere sailletan
Amerika lur luziak?
Ozeaniak ere baditu
lendik pertsona-klasiak,
ontarakoxe egin zuten da
mundua onela ziak.
4
Paraje otzak egon beaute
iparrean da egoan,
nik jakinduri asko eztaukat,
entzundakoa gogoan.
Ondo igerri diote noski
mundu au nola dagoan,
orain gizona or omen dabil
ainbat milloika legoan,
kabitu ezin zaizkigulako
emengo destierroan.


5
Beldurgarrizko aurrerapenak
entzuten ditugunak gaur,
baiña oraindik oso beartsu
milloika gizon eta aur.
Mundu onetan egon bear du
lautatik bat or nunbait lur,
gaiñerakoa urdin antzean
itxaso biurturik ur,
noiz egiña dan oraindik iñork
apenas dakian ziur.
6
Jakintsu asko ariko dira
iaiokeriz buru austen,
denborarekin entzuten degu
zer asmatutzen dituzten.
Gauden lekutik ez al degu ba
ixpillu ori ikusten?
Batek bestea izututzeko
ainbeste akulu-ezten,
etorkizunen beldurrez beti
armamentuz aberasten.


7
Ni lo nagola amets egiñez
albiste auek datozkit,
mundua egin zuten unetik
biraka dabil geroztik.
Eguzkia ta izar guztiak
illargiaren arunztik,
urrutietan zirin egin du
emengo zenbait egaztik,
an ez omen da iñoiz ikusi
azkarragoko tximixtik.
8
Gizona sortzez sortu bazan bein
beti zerbaiten inbiriz,
bere burua desegintzen du
ezin ase dan egarriz.
Orain askotan joaten omen da
mundutik kanpora berriz,
jabea duten leku zabalak
itxi naiean elorriz,
besterenaren zale dalako
aurreko zarren jatorriz.


9
Erreparoan jartzen bagera
guda-kondaira zar bati,
gizona baita osatzen eztan
goseak dagona beti.
Illargia ta or beste zerbait
egon beaute urruti,
ortxe dabiltza toki arrotzak
biurtu nairik barruti,
ori bai dala Jainkoangana
ez izatea beldurti.
10
Urte gutxian ikusten degu
makiña bat alderantzi,
len dotoreak ziñaten oiek
bai trajez ederki jantzi!
Mundu zarrari nai lioteke
beste zati bat erantsi,
joaten zaizkigu beetik goraiño,
berriz goitik beera jetxi,
Jainkoak kargu artu baiño
len obe lioteke utzi.


11
Gorputza il da munduan utzi,
anima soil-soil bestera,
emengo lanak nagusiari
zer diran erakustera.
Premizkoena an izango da
kontzientzizko jazkera,
gezur da tranpa ta inbusteriz
eskapatuko ezkera,
limurtzen eztan aren etsaia
an sartuko da auspera.
12
Pekataria naiz ni ere txit,
eztaukat ezer santutik,
baiña oraindik eztidate eldu
deabru zarrak anketik.
Bide lasaiak utzi ditzagun,
igaro zail da tartetik,
zerbait erosi nai baldin bada
Jesus onaren bentatik,
gure errukiz odol emanda
joana da mundu ontatik.


13
Elizaratzen geranok beintzat
sarri entzuten deguna:
esku emanaz agurtutzeko
alboan dagon laguna.
Gauz ori balitz biotz-biotzez
asmoz leial da kutuna,
zuk badakizu ederki asko,
Mesias alguztiduna,
latiña zugan bukatu zan da
larri dabil euskalduna.
14
Negar da marru jaio giñan da
begira nola gabiltzan,
bekaizkeria lagun artuta
deabruaren langintzan.
Kristo apala gaitz orrengatik
gurutzeturik jarri zan,
berarengana makur gaitezen
lapur eskubian gisan,
gizon iltzaille zenbait bezela
ez biotz-gogorrak izan.


La Voz de España, 1974-X-ll













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org