Pedro Mariren omenez


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Kalonje Segundo »  Egunkari eta aldizkarietako bertsoak »  Pedro Mariren omenez

Segundo Kalonje

Pedro Mariren omenez



1
Len Pedro Mari Otañotarra
bertsolaria izana,
arrasto nastuz sortu giñanok
zorra badegu zugana.
Iruditzen zait deia dedala
nunbaitetikan nigana,
alperkeriak bentzutu gabe
egin bearko det lana,
zu bezelako gizon-talde bat
ai baletorke gugana!
2
Bost aldiz noski igaro ziñan
itxasoz putzu senduan,
ni gutxiago ibilia naiz
makiña baten moduan.
Zuk azi ziñan seaskatxoa
biotzez maite zenduan,
zedorrek ala idatzi eta
guk irakurri genduan,
pentsatzen det nik gaur ote zauden
santu aundien onduan.


3
Zuk bazenduan euskeragana
maitasun beroko griña,
nai egon arren jaiotetxetik
urrutira aldegiña.
Atzerritarrak nagusitzeak
ark ematen zizun miña,
zure bertsoak emen dauzkagu
zerbait ulertzeko diña,
ain maite zendun lur apur ontan
dago alkartu eziña.
4
Gauza guziak ezin litezke
buruz ibili batean,
Pedro Mariren izateatzaz
iñoiz oroitu gaitean.
Esaten dute gelditu zala
Arjentinako partean,
berriz onuntza itzuli gabe
an egongo da lurpean,
aren azkena izan omen zan
ni jaio nintzan urtean.


5
Irurogei ta lau urte aurten
izango ditugu noski,
nere iritzi laiñopekoa
ez baldin badago gaizki.
Goibeltasunak uxatu eta
jarri dedilla eguzki,
Pedro Mariren gorantzan orain
ipiñi nai ditut itz bi,
ikusi gabe maitatutzen det,
ezta aipatzea aski.
6
Eztakienak ezin lezake
gaur aundi-aundirik neurri,
ala ta guztiz bertso onetan
nai nizuteke ezarri.
Barruan arra nabaitutzen det
xirriki-xarraka sarri,
Pedro Mariren edertasuna
datorkit oroimengarri,
bere maillako bat ikusten det
gaur Eizmenditar Basarri.


La Voz de España, 1974-III-31

(Goiz Argi, 1974)













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org