|
Segundo Kalonje
Gazte baten aginduz
1
Neskatxa batengana nago txoraturik,
pausorik geienetan artaz oroiturik.
Nik ezin det gabean berriz egin lorik,
neretzat ez da gauza mingarriagorik.
|
2
Nere biotz gaixoa or ari da urtzen,
tanto txiki-txikiak etzaizka ixurtzen;
ta laister asiko zait mundua agurtzen,
maite duan kuttuna ez bada limurtzen.
|
3
Garbi azaltzen ditut nere maitemiñak,
danok ez dabilzkigu iritzi berdiñak.
Burutazio asko dauzkat utsegiñak,
ontzat ez dizkit artzen maite atsegiñak.
|
4
Pekatu dan gauzik nik ez diot eskatzen,
nere asmoetara ez balitz prestatzen.
Alper-alperrik nabil burua puskatzen,
korapillo gogorra zailla da askatzen.
|
5
Bazenekizu zer dan ziñez maitasuna,
asko nai dizun onek esaten dizuna.
Neretzat errukirik iñoiz ez dezuna,
lurpera badiljoa nere osasuna.
|
6
Maiatzeko loreak eskeintzen dizkitzut,
gauzak izaten dira bat bestearen truk.
Ta ori bera egin bear genduke guk,
nik zu bezela maite baninduzu ni zuk.
|
La Voz de España, 1976-V-15
|