Perurenari


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Kalonje Segundo »  Egunkari eta aldizkarietako bertsoak »  Perurenari

Segundo Kalonje

Perurenari



1
Gazte bat aipatzera ni pozak narama,
gudaritzara berak txapela darama.
Perurenak baditu aita eta ama,
erdia oiena da semearen pama.
2
Gurasoak lenbizi, semea urrena,
geienok badakigu zein dan Perurena;
arri aundiarekin sortu dan onena,
garbi or gelditzen da egiten duena.


3
Ejenplu dotoreak badauzka emanak,
makiña bat ere bai arritu geranak.
Soldadutza baiño len menderatu lanak,
leitzarrak txautu ditu penomeno danak.
4
Zenbaitek ezpaizuan orrekin usterik,
mailla orretaraiño iñoiz irixterik,
Perurena jarri da txapeldun gazterik,
orren gorputzak ez du indarra besterik.


5
Orain soldadutzara joan bearra zuan,
Estaduarengana serbitzu osuan.
An ere artzen badu arririk besuan,
ez dute ikusiko gora ezin jasuan.
6
Soldadutza eginda etortzen danean,
berriz ekingo dio gogotsu lanean;
irureun kilo jaso bear ditunean,
orduan izango da sasoi onenean.


7
Orren amona baten anaia lagun det,
Donostian bizi da ta ezagutzen det.
Bertsoak ipintzeko esan zidan arek,
beldurrez egon gabe motibua badet.
8
Ez natzaio jardungo ustez kalterako,
bizia opa diot nik eun urterako.
Ez da epea motza mundu ontarako,
ez ote zaio iñor aurka aterako?


La Voz de España, 1977-X-13













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org