|
Segundo Kalonje
Zartzaroaren soiñekoa
1
Au atarramentua zartu geranean,
zaiñak indar-urritu gorputz danean.
Len iñoiz jartzen giñan umore onean,
orain burutazio goibel, illunean;
sasoia joanean,
gauza ez lanean,
mirgindu janean,
doi-doi azkenean;
urte geiegi ez da ona soiñean.
|
2
Lagun egingo balu danon Egilleak,
burutik joan baiño len arrunt illeak!
Gu izan gera beti pobre langilleak,
ala esango dute dakiten prailleak;
oiek epailleak,
ez gezur zaleak,
ogi-emaleak,
ain zuzen aleak,
zerurako bidea ipintzailleak.
|
3
Inguratu geranok zerbait zartzarora,
igaro degunean gazte-denbora;
ia nor mintzatzen dan gai ortaz iñora,
aginpidean dauden gizonen ondora;
obe izango da
begiratu gora,
datorkit gogora,
naiz ez jakin nora,
joango al gera leku pakeagora!
|
4
Gaztea bezin alai zarra nola bizi?
Zaiñetako odolak joanak igesi.
Al dala bizitzeko gaia nai erosi,
asko piatzen danak barrenak egosi;
odol danak nasi,
osasuna basi, (sic)
derriorraz ezi,
noren kontra asi?
Ikusten ez deguna dago nagusi.
|
5
Zer itxaropen dauka mundu ontan zarrak?
Ixilik ezpadago arrazoi txarrak.
“Galdu aiz” esaten du makurtu bearrak,
ankak errez trabatu aiena ta larrak;
pausoak baldarrak,
joan ziran indarrak,
alperrik marmarrak,
entzun, zar samarrak:
“Noizko kimu-berritu gure adarrak”?
|
6
Danak berdin jotzea ez dago egoki,
batzuek zarrak ere zeiñen ederki!
Berdintasunik emen ezin erabaki,
arrazoiari eman bear zaio toki;
kontuan eduki
gerala gizaki,
al bada apalki,
ez arrotuz jeiki;
zein norentzat berezi Jesusek daki.
|
7
Adin orren medioz aulduta gaudenak,
nora joan ote ziran gure almenak?
Eraman zizkiguten gozorik onenak,
itxaropen arrotza daukagu geienak;
txautzen gaitu penak,
amets nabarmenak,
erdoia duenak
aitortu obenak;
bestela nola izan Jaungoikoarenak?
|
8
Guk zer egingo degu? Nolabait al dana,
eguzkitzan itzala bakoitzak bana.
Uzten badegu beintzat oiaren imana,
berriro itzultzeko apa1 beregana;
azkeneko lana
dator guregana,
lengoentzat zana,
ori daukat jana;
askok ez dute artzen zarraren pama.
|
La Voz de España, 1978-V-13 eta 14
|