|
Segundo Kalonje
San Antonio egunez
1
Lan geienetan gauza ona da
pazientzia artzea,
edo bestela gerta liteke
anka zuloan sartzea,
modu berean an edo emen
zer esan asko sortzea;
barkatu, baiña erabaki det
sei bertso-ale jartzea.
|
2
Garagarrillak amairu, beraz
San Antonio eguna,
Ereñozuko baillara ortan
aurten ikusi deguna:
amona batek kantatu zuan,
ta... bai eztarri leguna!
Senarra gertu egonagatik
eldu zitzaion laguna.
|
3
Amona ori urte askoan
munduan det nik lengusu,
emakume bat bikaiña eta
ain gustagarria dezu.
Gizonezko bat rau jeiki zan da
barrendik zetorkion su,
apaizak bixtan zeuden lekuan
antxen eman zion musu.
|
4
Maitasun gisa biotz ondoan
alako gauz bat nabaitu,
mundu ontara sortu giñanok
iñoiz dominatzen gaitu.
Zartuta ere irudipenak
naiz ez gaztetandik oitu,
gaurko mundua zer dan jakiñik
ez giñan asko arritu.
|
5
Gizonezkoak azaldu zuan
axaleko maitasuna,
pekaturako asmorik gabe,
ura zan edertasuna!
Nere lengusu amona orrek
eman zion erantzuna,
lengoagandik luza didazu
sei urteko osasuna.
|
6
Danok il bear degun bezela
gauzak olaxe dirade,
bazirudian egin ote zan
andre berri baten jabe;
joan da lepotik elduta musu,
bai eman ere dotore,
senarraren da ango apaizen
baimenan arrasto gabe.
|
La Voz de España, 1978-VI-24
|