Manuel Lasarteri


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Kalonje Segundo »  Egunkari eta aldizkarietako bertsoak »  Manuel Lasarteri

Segundo Kalonje

Mauel Lasarteri



1
Zutaz mintzatuko naiz, Lasartetar Manu,
ez gaiztoa zerala entzun izan banu.
Ez det penik izango, ta ain gutxi damu,
gaur, biar eta etzi, berdin etzidamu.
2
Lasarte, zuk dezuna apaltasun piņa,
asko arrotu gabe, gizon baten diņa:
bertso-saio ederrik badezu egiņa,
ta lautatik irutan danen eragiņa.


3
Aotikan aora berdiņik gabeak,
ta ipiņitakoak oraindik obeak;
zu ontzen ari zera bertsoen legeak,
mereziak zenitun San Jose loreak.
4
Naparroan jaio ta Gipuzkoan bizi,
ezagun da nolanai etziņala ezi;
bakardade bizian pamilia azi,
zeruan goiko mailla zuk dezu merezi.


5
Ezbearrak albotik ematen du izu,
gaitz ori zuri ere peliatu zaizu;
Jesus ona nola dan gu guztion maisu,
ark sari berezi bat ordainduko dizu.
6
Atsekabe ta penak askotan jasoa,
ederki badakizu zer dan erasoa;
baiņa Jaunarengana sinismen osoa,
ori da izatea ziņez gurasoa.


7
Nork artu lezakean zure nortasuna,
urrezko bertso oien aberastasuna.
Doi-doi ibili arren iņoiz Osasuna,
Espiritu Santuak dizu maitasuna.
8
Gizon apalarentzat Jaunak badu begi,
ez du nai arrotzerik munduan geiegi;
al bada zabarkeriz ez biurtu nagi,
Lasarteren moduan obe degu segi.


9
Bertsolari ederra, ain zera bikaiņa,
eskola aundi gabe ikastun apaiņa;
zu goraltzen al dana saiatzen naiz, baiņa
ni ez naiz iritxiko zuk merezi aiņa.
10
Euskaldunen artean jarri dezun poza,
zerutarra zerala zabaldu da boza.
Gaur Euskadik badauka lore aproposa,
ia danen gaiņera irten dan arrosa.


11
Kondaira bat ez al da zure meritua?
Zuzentasunarekin nago arritua.
Etzaizu damutuko Jauna serbitua,
gero izango zera berak saritua.
12
Openditu bazaitut edo egin, kalte,
iņola al badezu barkatu, Lasarte.
Zuk igaro dituzu amaika gizarte,
Jaunak lagun deizula geiago pasa arte.


El Diario Vasco, 1979-IV-11 eta 12

Goiz-Argi, 1979-III-31













     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org