Donostiko menditxo bati


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Kalonje Segundo »  Egunkari eta aldizkarietako bertsoak »  Donostiko menditxo bati

Segundo Kalonje

Donostiko menditxo bati



1
Ni Donostian jaio nintzan da
bai bizi ere oraindik,
eteten ez dan sentimentu bat
joka ari zait barrendik:
ta albiste au zabaldu nai det
Euskalerrian emendik,
baiña nai nuke jakin dezala
lenbizi Oriamendik.
2
Lenengo arnasa artuko nuan
mendi onen belaunetan,
babes-itzala egin dit beti
ta maitatzen det benetan.
Aiton bezela ezagutua
ditudan urte danetan,
irurogei eta bederatzi
ditut aurtengo onetan.


3
Irurogei ta bederatzi nik
dauzkat aurtengo urtean,
azaroaren ogei ta bosta
ez da oso apartean.
Ni amak ala egingo nindun
baserri xar-xar batean,
berriagoan sartuko al nau
Jainkoak eramatean.
4
Nere sorrera or izango zan
mendi baten bazterrean,
amaika aldiz ibilia naiz
pozik bere bizkarrean;
ego aldetik Ernani muga
egutera ederrean,
ta iparrera begiratuta
Donosti aurre-aurrean.


5
Donostiara begira dago
ta Emaniko mugari,
berez aundia iñoiz ez baiña
gertakizuna ugari.
Ez diran gauzak iñoiz ipintzen
ezin gintezke gu ari,
orren albora urbilduko zan
makiñatxo bat gudari.
6
Donostiako tontor polit bat
dalako Oriamendi,
Ernio aiña izan ez arren
askok jotzen dute aundi;
ainbat kondaira dauzka beregan
gizalditikan gizaldi,
entzuten danez erromatarrak
iritxi ziran aspaldi.


7
Jesukristoren munduratzea
ezagutu zan baiño len,
esaten dute erromatarrak
azaldu zirala emen;
onuntz ekarri arrokeria
ta nai zuten ainbat kemen,
azkenerako aruntz etsita
gelditu omen ziraden.
8
Euskalerriak txit antziñatik
beldurgarrizko naspillak,
etsai maltzurrak lapurretara
arturik gudari-pillak.
Iñoiz izutzen etziralako
euskal lurreko mutillak,
emengo bosteun ezin mentzutu
onuntza zetozen millak.


9
Azken aldera gu zanpatzera
maltzur etorri ziranak,
oraindik ere joateko asmoz
apenas diraden danak.
Askatasuna nai genduke
guk lotuta bizi geranak,
alkar laguntzen ezpaldin bada
txit alperrikako lanak.
10
Millaka urte pasa dituzu,
Oriamendi, artzantzan,
galdetzen dizut: “Zu ez al zaude
izkuntz onekin zalantzan?”
Ni amiltzeko beldurrez nago
urrengo aize-balantzan,
Ama Euskera biziko al da
larpean dagon baratzan?


11
Gaitz mingarria sortu zitzaion
ur zikiñaren kutsutik,
ustelduaren kiratsa dagon
zingira edo putzutik;
ezin altxa da, eldu zaiozu,
Oriamendi, besotik,
ez da samurra izango baiña
ia jartzen degun zutik.
12
Oriamendi, zugana daukat
ezin ordaindu ala zor,
baiña ez pentsa zuk nere baitan
oroitzen ez danik iñor,
mundua sortu zanetik beti
izandu zeralako nor,
ta amaitutzen dan bitartean
erne egon zaitea or.


El Diario Vasco, 1979-XI-15 eta 16













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org