Bertso-txapelketari


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Kalonje Segundo »  Egunkari eta aldizkarietako bertsoak »  Bertso-txapelketari

Segundo Kalonje

Bertso-txapelketari



1
Txapelketa bat asi bear dala aurten,
ez da au berri txarra danentzako irten;
entzun det ainbat diru nola jarri duten,
tongorik ez da naiko, saia eramaten.
2
Urte ontan asita urrengoan buka,
amabost eguneko iraupena dauka.
Egin bearko dana saiatu ta zaunka,
ain lan astuna dala iñork ezin uka.


3
“Danak aituak dituk” ni nengon pentsatzen,
oparo ekin die dirua dantzatzen;
irabazia jarri bertsoa kantatzen,
neroni ere gutxi ez naute tentatzen.
4
Ez dezute moldatu dirutza motela,
ezagun da bertsoa maite dezutela;
ezin diteken gauza iñolaz bestela,
noren burura joango ote da txapela?


5
Bi sari zoragarri, nabarmenak oso,
lenengoa da eper, bigarrena uso;
oiek merezi dute egitea kaso,
bertso onak bota ta ezaugarri jaso.
6
Bertsolari artean jarri duten pesta,
auntzaren gaberdiko eztul-otsa ezta;
txapela zabala ta berreun milla pezta
norbaitentzat badaude, onenek nai ezta.


El Diario Vasco, 1979-I-11













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org