|
Segundo Kalonje
Bertsojartzaille gazteari
1
Joxe Mari izena eder dezu eta
ondoren abizena legez Arrieta.
Bertsoak moldatzeko artzen dezu beta,
iņon utsegin gabe orrenbeste letra,
dotoretasun ori ez da berriketa.
|
2
Txit denbora gutxian eldu zaizun pama,
zerutik aingeruak botatako txalma;
abiadura aundian indarra darama,
ta ni ere maitasun poz orrek narama,
presaka ez ibili, artu zazu kalma!
|
3
Poza ematen dio zarrari gazteak,
ni beintzat alaitzen nau ondo ikusteak;
zarata zabaldu du zu ola asteak,
ta eskuak lanari legun eransteak,
bertsoari illeak txukun orrazteak.
|
4
Asieratik oso irten zera piņa,
gustagarria baita zure artiriņa,
Arritzeko moduan zaude itzegiņa,
grazi ederrekoa eta atsegiņa,
ona danak bear du jarraitzeko griņa.
|
5
Alderantzia bada katura erbitik,
au askok aitortzen du biotzen erditik.
Tanto ederrak datoz zure izerditik,
eguzkiaren diz-diz berozko argitik,
ura edanda zaude iturri garbitik.
|
6
Zarrak deseginduta gazteak mundura,
antziņatik lege au noski izandu da;
alperrik jartzea da ortan errenkura,
nola ikusten degun itxasoan ura,
Arrieta alaxe dator olatura.
|
7
Ona zazpi bertso nik zuretzako jarri,
orain arte ez nekin ezer zure berri;
nai baldin bazinduzke gogoz irakurri,
ta or naizen batean perira etorri,
il arte izateko alkar ezaugarri.
|
El Diario Vasco, 1980-I-4
Goiz-Argi, 1980-I-12
|