Eskerrik asko, jaunak!


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Kalonje Segundo »  Egunkari eta aldizkarietako bertsoak »  Eskerrik asko, jaunak!

Segundo Kalonje

Eskerrik asko, jaunak!



1
Eskerrak eman nai dizkiotet
eskubiz edo ezkerrez,
zenbait gizonen leialtasuna
ordaintzen ez daukat errez.
Opari sendoz osatu nairik
ardo onez ta eperrez,
idazle zuzen on baten gisa
merezi banu, ezerrez.
2
Eskerrik asko, Lizaso eta
Berasategi maitea,
erabaki bat artu zenduten
eizak iltzera joatea;
ondorenean neri ekarri
pardel polit bat betea,
asko pentsatzen ez nualarik
egin det eper jatea.


3
Ez bat eta ez bi, an edo emen
gertatzen dira kasoak,
ez dakianak jakin ditzala
dijoaz nere bertsoak.
Bost egunean irentsi ditut
lau eper oso-osoak,
pena ematen zidaten baiña
jateko zeuden goxoak.
4
Nere denboran asko jan gabe
ni bizitu naiz eperrik,
aurten ekarri dizkidatenak
etzaizkit galdu alperrik.
Gauz on berriak egun batean
ez du nazkatzen muturrik,
zuen kulparik ez det egingo
izaten badet okerrik.


5
Zierto dakit olako janik
etzait komeni astero,
erdi goseak igaroa naiz
makiñatxo bat otz-bero;
eper-okelez asetzerik nik
ez nuan asko espero,
esango dute: “Ori ez dek zail
bestek ekarri ezkero”.
6
Neroni asko ibili gabe
nekatuaz eperretan,
oien txitxiak jan ditudala
aitortuko det gaur bertan.
Nere animak ikusten baitu
garbi ixpillu orretan:
Jaungoikoari asko ez dala,
oieri ere zorretan.


El Diario Vasco, 1980-XI-16

Goiz-Argi, 1980-XI-29









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org