Barkatu, jauna!


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Kalonje Segundo »  Egunkari eta aldizkarietako bertsoak »  Barkatu, jauna!

Segundo Kalonje

Barkatu, jauna!



1
Milla bederatzireun larogei ta bata,
ilbeltzaren iruan gaur da larunbata;
gizon on alai bati nai nioke kanta,
ez du orrek ipuirik iņoiz ere palta.
2
Errezilko semea Inazio Mari,
Zegaman bizi dala jakindu det ori;
olakoak gustatzen zaizkit erruz neri,
dotore badakizki ipuiak ugari.


3
Errezilko seme da beraz Atxukarro,
baditu iru gurdi ta beste bi karro;
ipuiak ibiltzeko lumaz arro-arro
txantxangorri ta txepetx, xoxo, birigarro.
4
Lagunartekoa da, gizon atsegiņa,
Santo Tomas egunez nago itzegiņa;
gure jakinduria ain da ezberdiņa:
nerea beltx-beltxa da, orrena urdiņa.


5
Apal da gizalegez nai du errespeta,
antziņako asaben euskaldun izketa;
txit komeni dan gauza derizkiot eta,
ez dakianarentzat zer erakusketa!
6
Berriro ere ori bearko det zaitu,
oraindik ipui danak etzaizkio aitu.
Aitona zarrak iņoiz aitatutzen ditu,
malkarrik txarrenetan ikusi nai gaitu.


7
Aitona zarrak anka trabatu lepotik,
beeko txillardegira amildu da goitik;
erbia or irten da laisterka kabitik
txinparta dariola belarrietatik.


El Diario Vasco, 1981-I-11



* * *



Kalonjeren esku-idazkietan Atxukarrori eskeiņitako beste sei bertso auek arkitu ditugu:

8
Donostitik begira nago Zegamara;
Atxukarroren ipui polit oietara.
Aztu gabe larunbat illunabar gaba,
zu bai iztun apaiņa, iņor baldin bada.
9
Euskaldun zarren antzera gurdi eta karro,
parra egiņerazten ipui edo lerro.
Etzera nabarmentzen aizetsu ta arro,
len bezelaxe apal jarrai, Atxukarro.


10
Mereziak dituzu askotan txaluak,
eskeintzen dizkiguzu kontu potxoluak.
Nik eme jartzen ditut belarri zuluak,
gau erdirarte ez nau errenditzen luak.
11
Zer esan nezake nik orain Atxukarroz?
Ardo onak eskeintzen asiko naiz txarroz,
etxera ekarriak gurdiz eta karroz;
ordainduko al dizkit ipuiz edo lerroz.


12
Kanta nai badituzu bertso auek ortik,
askatasun osoan jartzen zaitut gaurtik.
Ez baldin badezu nai deus ez dit inportik,
ez nezake biali beste ipui sortik.
13
Orra bost bertso kaskar Kalonjerengandik,
apur bat tentatzea gogoak eman dit.
Euskaldunak gera gu orain baiņo lendik,
naiz alkar ez ikusi sekula oraindik.














     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org