Aita Agirretxeri jarraituz


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Kalonje Segundo »  Egunkari eta aldizkarietako bertsoak »  Aita Agirretxeri jarraituz

Segundo Kalonje

Aita Agirretxeri jarraituz



1
Agirretxeren zenbait itzaldi
Kristo-maitale antzera,
degun leiorik zabalenetik
sartutzen zaizkit etxera;
berak esaten duan bezela
“biotzetik biotzera”,
ta salbagarri txarrena ez du
nere animak zartzera.
2
Agirretxeren itzaldi oiek
neri datozkit gogozko,
iruditurik ote diraden
sinismentsu ta Jainkozko.
Garai batean ibiltzen nintzan
une batzutan arroxko,
Jesus munduan zergatik il zan a
usnartzen etzala asko.


3
Aolku goxo mardul oriek
neri gogozko datozkit,
len ere zerbait badakit baiña
kalterik egiten ez dit;
maixu oberik ezin mintzatu
Jerusalen da Londrestik,
Jesus da bere apostoluak
il zituzten ezkeroztik.
4
Jaungoikoaren aginduetan
gabiltza larrugorrian,
deabruaren morroi askotxo
galtzeko zori larrian.
Nik berri txarrak entzuten ditut
bizi naizen baserrian:
Aita Santua il nai zutela
Erroman udaberrian.


5
Geienok aintzat ez degu artzen
iturri garbiko ura,
askoz naiago degu murgildu
zikindutako putzura;
zingira zikin nazkagarrian
nabarmentzen da berdura,
ta bertan sartu nai genduke guk
Jesusen soiñeko ura.
6
Ezkerrekoak biurriegi,
eskubikoak zuzen ez,
besterenaren artzaille beti
“gu gera onak” esanez;
mundu ontara narrats antzean
noski azaldu giñanez,
askok naiago degu ibili
ur zikiñetik edanez.


El Diario Vasco, 1981-V-27













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org