|
Segundo Kalonje
Ondartzako erakusketak
1
Zartu ta ajeatu, ni nago motela,
badakit askok ori pentsatzen dutela;
baiña ez beuren kulpaz tentatzen nautela,
Kontxa alde orretan badabil okela.
|
2
Lengoan izandu naiz Donosti maitean,
an ikusiarekin mintzatu gaitean.
Moda zarreko gauzak ondartza betean,
lengo markak autsiaz aurtengo urtean.
|
3
Ondartzaren gaiñean or erakusketa,
orrenbesteraiño nik ez nuan uste ta;
nabarmenkeri gabe nola errespeta?
Txukun-txukun ibiltzen zail daukat izketa.
|
4
Ondartzara egiña nazute bixita,
batek au esan zidan izketan asita:
“Deabruaren salan zu ere nasita?
Zer aurreratzen dezu gu gaur ikusita?”
|
5
Galdezka asi nintzan zer zan prezioa,
laister izandu nuan kontestazioa:
“Pertsona zarrarentzat ori lezioa!
Nun ikasia zera edukazioa?”
|
6
Erantzun gabe ezin nik aorik itxi:
“Deabruaren esku orrenbeste pitxi!
Danak erakusteko bai eskusa gutxi,
zuen gidaria da infemuko Patxi”.
|
El Diario Vasco, 1981-VIII-21
* * *
Segundo Kalonjeren paperetan sail au ere azaldu da, makinaz idatzita eta beste bi bertso dituala:
7
Esaten badet ere xelebrekeririk,
ez tristetzearren gazteen begirik,
zenbaitek ez du naiko broma geiegirik,
baiña ezin ukatu iñola egirik.
|
8
Azkeneko unean datorkit burura:
beztu bear onekin daukagu ardura;
eguzkiak berotu, preskatzeko ura,
Brasilko ibaietan indio modura.
|
|