|
Segundo Kalonje
Udaberria eldu da
1
Udaberria azaldu zaigu
danen bixtara aurpegiz,
egun bat ere utsegin gabe
oso errespeto aundiz;
denbora onak nai genituzke,
saiatuko al da egiz,
emen lekurik nai baldin badu
urrengo urtean berriz.
|
2
Gogoan artu nai dituanak
orain datozkidan itzak,
neguak lanak aurreratuta
berdetu dira aritzak.
Bakarren batek agindutzen dik
ta orren esku zabiltzak,
ta orain berriz udaberriak
patrikadan dauzka giltzak.
|
3
Neguak ere azkenerako
ipiñi digun jarrera,
udaberriak lokatz artean
egin du bere sarrera;
jarraitzen badu gizatxar eta
petralkerian aurrera,
negua ondo igaro baiña
orain penatuko gera.
|
4
Negua ona joan da geiena,
eman du errematea,
nik orrentzako poltsa txiki bat
badet opariz betea.
Nere esanik ez gaizki artu,
o udaberri maitea,
bein bear eta premian gera,
prestua izan zaitea.
|
5
Bart arratsean aldatu gera
negutik udaberrira,
nere kabitik an egondu naiz
entzuten edo begira;
aizea eta euria biak
nastuan jardunak dira,
naiago nuke Andaluzira
martxoan joango balira.
|
6
Eguzki ona, azal zaiguzu,
komeni bada, aurpegi;
gizonak emen ez du eskatzen
oinbeste laiño ta euri.
Extremaduran falta dutela,
Euskadin berriz geiegi,
gu aspertuta egonagatik
iñoiz ala ere segi.
|
El Diario Vasco, 1982-III-25
|