Bertso berriak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Kalonje Segundo »  Egunkari eta aldizkarietako bertsoak »  Bertso berriak

Segundo Kalonje

Bertso berriak



1
Irazustari egin bear diot kaso,
aizkoran eta segan len ona zan oso:
oraingoan ez dezu pama gutxi jaso,
poz ematen didazu, Mikel Polipaso.
2
Polipasok badauzka iru bat armazoi:
gorputza astuna ta indar eta sasoi;
baiña alkarrentzako beti zerbait pozoi,
apustuan ez al da al dana arrazoi?


3
Goi-maillakoa ziñan aizkoran da segan,
usoa dan bezela indartsua egan.
Balio ote dezun asi diran prueban,
ikasiko dute, bai, nolakoa zeran.
4
Negua pasa dezu naiko baba jaten,
oraindik etzizuten tankerik ematen.
Zu asi zeranean autsi edo eten,
txikiak zer egiñik ezpaitauka aurten.


5
Erakutsi dezute lenengo ekiña,
bitatik batek beti izaten du miña.
Txikia beti txiki izan arren piña,
aundi onaren aurka arentzat pitiña.
6
Errez irabazi du lenengo jokoa,
edade ortarako ez al da naikoa?
Urrengora ere txit korajez dijoa,
oraindik ez daukagu Polipaso joa.


El Diario Vasco, 1982-V-27













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org