Otsailla


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Kalonje Segundo »  Egunkari eta aldizkarietako bertsoak »  Otsailla

Segundo Kalonje

Otsailla



1
Ekarri digun ekaitzaldian
zarrok ez daukagu giro,
aize, kazkabar, elur da izotz,
ez da ibili eztiro;
dotore asko apuntatuta
sartu dizkigu bost tiro,
lengo lepotik dauka burua
ta pentsatzen du astiro.
2
Elurzaleak pozaren pozez
egiten dute irrintzi,
neri gauz asko atsegingarri
ez dit lepotik erantsi.
Lenago doi-doi dabillenari
egiten dio imurtzi,
plakian gauden baserritarrak
gu batez ere igurtzi.


3
Mendi ta zoko eta uriak
bazter guztiak zuritu,
bere lurraren jabe da eta
ez daukagu zer arritu.
Lenago ere orrelakoak
noiznai egin izan ditu,
elurraren zai gose zeudenak
ez ditu gaizki serbitu.
4
Esaten degu: “Ekaitza emen
egin dezala neguan”;
guk ez dakigu ark berak berriz
zer dabilkian goguan.
Zerua nola urruti dagon
ainbat milloira leguan,
andik botatzen dutena
dator mundu ontara eguan.


5
Larunbat-goiza, illak amabi,
etxetik begiratuta,
ikusten ditut Donostiako
estalkiak zurituta.
Lenago ere nai duan dana
dago egiten oituta,
iñor ez gera manipestatzen,
mendean artzen gaitu ta.
6
Aste guztian dijoazkigu
egun otz eta gordiñak,
urrengorako ere entzuten
ditut albiste berdiñak.
Aurtengo ontan gerta litezke
karnabal txuri-urdiñak,
elbi aundirik ez du izango
aize onekin sardiñak. (1)


El Diario Vasco, 1983-II-16



(1) El Diario Vasco-k jardiñak idazten du bertso auen azken itza. Baiña Segundok gordetako egunkari-muturra agertu da bere paperen artean, eta an itz ori zuzenduta dago, sardiñak ezarriz.













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org