Emaztea ta senarra


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Kalonje Segundo »  Egunkari eta aldizkarietako bertsoak »  Emaztea ta senarra

Segundo Kalonje

Emaztea ta senarra



1
Ondarrabian izandu nintzan
ni lengo egun batean,
ta Bar Alde-zar irakurrita
barrura sartu atean.
Etxekoandrea aurkitu nuan
arreta argi tentean,
oroituko naiz nere buruan
zentzurik dagon artean.
2
Nere lenengo itza auxe zan:
“Jainkoak arratsaldeon!”
Jakin-goseak sartu nintzan da
galdezka asi nintzaion.
Nere izketa baldar samar
au graziz erori zitzaion,
ta esan zidan: “Euskaldunetan
etzera galduko iñon”.


3
“Senarra nungotarra dezu zuk?”
galde ausardi osoan;
ark erantzuna: “Erri bat badu
Oriok bere auzoan”.
“Aia ote da?” “Bai, alaxe da:
ain mendi-magal jasoan,
andik neronek ekarri nuan
Ernaniraiño besoan.
4
Ernanin urte-mordo bat
eta gaur Ondarrabian bizi,
ango berri len badakigu ta
au ere zer dan ikasi”.
Nik esan nion: “Saiatzen danak
zerbait ez al du merezi?
Izan zaitezte osasuntsu ta
zorionaren nagusi”.


5
Nere lagun dan maite Benino
Albeniz degu aiarra,
onek ez dauka buru motela
eta eskua baldarra.
Eginda dauzkan lan dotoreak
badute irugiarra,
egia zuzen epaitzekotan
dago aitortu bearra.
6
Ezin nezake adierazi
mingaiñez eta eztarriz,
ni zoratuta gelditu nintzan
dauzkan ainbeste uztarriz.
Milloi bat bider esanda ere
nola ez aitatu berriz?
Ura etxeko edertasuna
ain gauz apain oroigarriz!


7
Bertso auetxek eskeintzen dizkat
maitasunarengatikan,
nere biotzak ez daukalako
oraindik ere paltikan.
Eskasagoak ibiltzen dute
dirua lasai patrikan,
omenaje bat merezi luke
il baiño lenagotikan.


Leenengo sei bertsoak: El Diario Vasco. 1983-IV-14. Azkena. Segundo Kalonjeren esku-idazkietatik.













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org