|
Segundo Kalonje
Xenpelar zana
(Doiñua: Frantzesaren idea beti aldrebes...)
1
Milla bederatzireun larogei ta lau,
bertsuak moldatzeko polita da au:
batez ere Xenpelarri
al duenak onak jarri,
euskaldunak izan ditzan beti oroigarri.
|
2
Xenpelarrek ibili zuan doiñu bat
ametsetan burura etorri zait bart.
Nik ixlik nola utzi?
Maitasuna erakutsi,
bear badu soiñeko bat erosi ta jantzi.
|
3
Norteko trenbidea egin zanean,
prantzesak mutil asko emen lanean.
Xenpelarrek ikusita,
kantak jarri merezita,
aldrebesak ote ziran txit noski iritzita.
|
4
Trenbidea egiten prantzesak emen,
orain eun da ogei urte edo lau-bost len.
Aldrebesak inguratu,
Xenpelarri gogoratu,
merezia zutelako kantuz anparatu.
|
5
Xenpelarren iritziz ain aldrebesak,
asko narrasten baitu bururik ezak.
Gaur ere bai alakuak,
xelebrezko modakuak,
mesederik egin al du lujo gorakuak?
|
6
Betroiarenak ere onak badira,
ainbat mota moldatzen etzan kupira.
Jarri zuan ark ederrik
ukatzea da alperrik,
eskolarik deusik gabe jatorriz bakarrik.
|
7
Nik ere lengo batez irakurrita
sariak badirala kantak jarrita,
egin bear alegiñak
igaroaz neke-miñak,
Xenpelarrek entzun ditzan orain guk egiñak.
|
8
Ni ez naiz mintzatuko ergelkerian.
Xenpelar maite dute Errenderian.
Egia esan, guk ere bai;
aitor zagun gerala gai,
Xenpelar bat goraltzea zeiñek ez degu nai?
|
9
Baztangak arrapatu, ark jo betiko,
bestela etzan noski ain gazte ilko.
Nik ez dakit zeiñek naita,
txit sasoiko illa baita,
goiko maillan lenengoa Xenpelarren gaita.
|
10
Nabarmendu zan oso gazte-gazterik,
ez pentsa etzegonik iñon besterik:
Bilintx eta Udarregi
etzeudenak bertsoz nagi,
ta aiekin etzan nunbait beldurtzen geiegi.
|
11
Sarri oroitzen zaigu Xenpelar zana,
gazterik bertsolari trebe izana.
Ogeitamalau urterekin
il zanean ark berekin,
albiste au ematen det naiz len askok jakin.
|
12
Xenpelar aitatzen da zentzuz oraindik,
neri ere gogoak ala eman dit.
Bertsolari aparta zan
paperean eta plazan,
ain gazteak bakan dira euskaldun arrazan.
|
13
Xenpelar ain gazterik munduan illa,
zeruan atsedentsu bizi dedilla;
opa diot biotzetik
bereiztea laratzetik;
Jesus ona, errukia izan gurutzetik.
|
Bertsopaper-sariketa batera bialdutako bertsoak. Baiña 11 eta 12-garrena, Segundoren esku-idazkietatik artuak.
|