|
Segundo Kalonje
Aita baten naigabea
NERE lagun zintzo Segundo Kalonje jaunak urrea balio zun seme bat galtzeko zoritxarra izan du oraintsu, nik nere emazte ona galtzekoa izan nun bezelaxe. Samintasun arantzak zulatutako biotzak itzegiten du gaur. Irakurri arretaz Segundok moldatutako bertsoak. (Basarrik erantsitako argibidea.)
1
Zer esango dizutet nik aurtengo neguz?
Une batean ere ez nago soseguz.
Samintasuna eta naigabea erruz,
atsedenik ez daukat iñolako moduz.
|
2
Au kemenik eza ta au argaltasuna!
Bai mikatza dagola nere beazuna!
Gaitza indartsu eta auldu Osasuna,
eskerrak badigula Jaunak maitasuna.
|
3
Aspaldi illak ditut aita eta ama,
eta orain semea dute eramana.
Jesusen Ama, entzun, ai, auxen da lana!
Guk bezin ondo lendik badakizu dana.
|
4
Ezbearrak nabilki erabat nasturik,
gertatu dan okerra ezin sinisturik.
Izan zeikenik orrain une latz, esturik,
bizi naizen arteko sukarra piztu dit.
|
5
Anima doi-doi eta gorputza debilla,
lan asko egiteko ez nago abilla.
Nora joan bear det nik laguntzaren billa?
Zerutik zerbait doai iritxi dedilla.
|
6
Biotza malkoz urtu ta biurtu putzu, (1)
zingira bat bezela nik daukat alatsu.
Jesus, gure akatsak barka egizkigutzu,
gizon argalarentzat izan errukitsu.
|
El Diario Vasco, 1985-II-22
(1) El Diario Vasco-k artu. Gure iritzian, urtu bear du eta orrela idatzi degu
|