Estropadak dirala ta


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Kalonje Segundo »  Egunkari eta aldizkarietako bertsoak »  Estropadak dirala ta

Segundo Kalonje

Estropadak dirala ta



1
Estropadak baditugu sarri an da emen,
jendeari erakusten dute ainbat kemen. (2)
Zaletasuna ugari ta oso nabarmen,
Donostia ere ona omen zan, baiña... len.
2
Pasaian ikusi ditut lengoan dotore,
irteten ziran lekutik nengon parez pare.
Amaitu zutenean, zalantzarik gabe,
Zumaia zala zioten danen jaun da jabe.


3
Jendeak gogoan dauka Orioren pama,
berez orkoa dan batek Zumaia darama.
Astinduazten die itxasoko mama,
ikurriñez osaturik jarri nai du zama.
4
Gabaz bezelatsu berdin goiz ta arratsalde,
nere griña nabari det Zumaiaren alde.
Zer asmorekin dabiltzan edozeiñi galde,
noiznai “or konpon” esanda ingurutik alde.


5
Kirol-mota orrek ni arriturik nauka,
atzeraka juten dira aurrera arraunka.
Klaudio Etxeberriak dabilkian mauka!
Zumaiakoa baiña talde ona dauka.
6
Jesukristoren garaitik ia ogei mende,
bekaizkeriak utzita obe, bai, bageunde.
Etsia artzen ari da makiña bat jende,
aurten bearko degula zumaiarren mende.


El Diario Vasco, 1985-VIII-15













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org