|
Segundo Kalonje
Oillagorraren etorrera
1
Amaitu zirala ta albiste berria:
oillagorra ugari bada etorria.
Jaunak, gogoan izan aurtengo urria,
mota guztietara etzala urria.
|
2
Gozatuko ziñaten, eiztari iaiuak,
zakurrak artu eta nolako saiuak!
Nik ere entzun ditut oillagor-oiuak.
oiek ere, gaixoak, iltzeko jaiuak.
|
3
Eiztariak ez dira txantxetan ibiltzen,
baiña nai aiña ez da tiroero biltzen.
Egirik esan gabe zailla naiz ixiltzen:
ni ere ona nintzan oso gutxi iltzen.
|
4
Lendik pamakoa da beti oillagorra,
au aitortu bearra dago derrigorra.
Gertutzen zaionean etsai jaun bat, orra,
erru gabe iltzea bai dala gogorra!
|
5
Biotzez eiztariak duan kutizia:
al badu il egin nai eiz bat ikusia.
Alde batera gauza illun, itxusia:
errurik gabeari kentzea bizia.
|
6
Nabarmendutzen dira eiztari trebeak,
txarrenak baiño sarri onenak obeak.
Or erakusten ditu bakoitzak bereak,
kolkoan gorde gabe abilidadeak.
|
EI Diario Vasco, 1985-XI-21
|