|
Segundo Kalonje
Oriamendiko Joxe Martiñen bertso batzuk
JOXE Martin ere bertsolaria zan. Ez plazaz plaza ibiltzen diran oietakoa; baiña bai lagunartean.
Olako batzuk, jendeak buruz ikasiak, eskeiñiko dizkiogu orain irakurleari. Leendabiziko au Segundori jaso nion. Onela esan zidan:
“Gure aita zana, atxurrarekin ari zala ere, bolaretan bertso zaar kantari aritzen zan bere gisa. |
Garbi ere bai batzuetan, besteak aditzeko moduan. Arto zuritzera joan ezkero, berriz, zer esanik ez. Orduan oraingo giro au izan balitz, ikasiko zuan, bai, zerbait arek. Etorria, izan ere, aundia zuan. Baiña sekula ibili ez plazetara joanda.
Sega pikatzen ari zan batean, au kantatu zuan:
|
Ni jaio nintzan erri zar artan,
bautismoko elizian,
kanparrtorretik bera zintzilik
iru kanpana bazian;
ta soka berriz egun da zazpi
metro pasia luzian,
lendabiziko otsa jakiña
lau t’erdiyetan goizian,
orduko ezkill-jotzaille ura
ez dakit orain bizi’an.
|
* * *
Joxe Martiñek etxe aurreko intxaurrari kantatutako beste bertso au, beraren seme Anizetori jaso genion. Oriamendi baserrian.
Afizioa izandu degu
sagar edo arbolian,
zenbat landare dago jarria
Oriamendiko lurrian.
Intxaur bat ere kuriosoa
etxeak dauka aurrian,
aitona zarrak paratakoa
ilbeltzaren amarrian,
|
* * *
Sebastian Salaberriak, leen aitatutako bere Sagardotegiak liburuan, Oriamendira sagardo edatera arrantzale asko joaten zala adierazi ondoren, onela jarraitzen du:
“Eta edandakoan:
Au dek edaria, au! Lenago ere sagardo ederra atera izan dik kupel onek, eta orain ere etzeukak aitzaki aundirik.
Jarriko zituzten egur ikatzarekin egindako su-brasa ederrean txardiñak eta bixiguak erretzen, eta beroiek janez kupelari bixita maiz egingo zioten.
Arrantzale auek danak, euskaldunak ziranez, bertsozaleak ziran geienak, eta bazekiten bertako nagusi Joxe Martin bertsolaria zala, eta an asten zitzaizkion zirikaka:
Joxe Martin, kanta akiguzu bertso bat.
Eta pentsatzen luzaro egon gabe kantatzen zion. Ara egun batean jaulki zitzaiona:
Etxearen azpiko
gure sagastia
txertokitikan gora
bete da guztia;
beti onen inbiriz
dago Donostia,
aurten bada txardiñak
zerekin bustia”.
|
* * *
Urrengo bertso auek ez dakit noren aotik jaso nituan. Joxe Martiñek kantatuak dira, semeak 1936-ko gerran zebiltzala:
Erregututzen diot
Ama Birjiñari,
egunian bi aldiz
iru abemari:
iru seme daduzkat
Kastillan gudari,
arren guardatutzeko
bizitza aieri.
|
Eta beste otoitz bat
Jesusi urrena,
egunian bi aldiz
egiten detena:
arkitutzen bazaie
eriotzen pena,
zeruan sartutzeko
al duan lenena.
|
* * *
Segundok, gerran Espaiñian barrena zebillela, bertso egoki askoak bialtzen zituan bere eskutitzetan etxera. Aurreraxeago eskeiñiko dizkiogu irakurleari. Baiña batean aitak frenteetan ziran bere semeentzat bertso bat kantatu, alabak eskribitu eta korreoz bere anaiei bialdu zieten. Bertso orren erdia galdua da; beste erdia onela jaso nuan:
aitak ekarriko’itu
menditik bi ardi,
Eguarri-jaietako
jatera etorri.
|
* * *
Beste batean, sagar biltzen ari zirala, bukaera onela zuan bertsoa kantatu zuan:
Sare ta kixkiakin
kargatu neurriya,
betetzen ari gera
upela gorriya.
|
* * *
Militarren zalditegi eta mandotegia Oriamendi baserritik urbil samar dago; eta inguruko larretara etortzen ziran ango abereak gerra ondoan. Joxe Martiñen bertso au ordukoa da:
Gosiak amorratzen
orrenbeste mando,
gobemu batentzako
ez deizkiot ondo;
erak ez baluteke
obetogo jango,
neskak kortejatzera
ez lirake joango
|
* * *
Onako bertso au Joxe Martiñen bertsorik famatuena izango da.
Galarretako Beltziña esaten zioten morroi bat bazan, bitxo gogorra bera, eta ona Joxe Martiñek bein batez kantatu ziona:
Zu ikusita errukitzen naiz
Galarretako Beltziña,
noiznai tabeman mozkortu eta
kanpuan zabiltz etziña.
Zure zartziak seguru dakar
iñork ikusi eziña,
obe zenduke konfesatu ta
lenbailen ilko baziña.
|
Sebastian Salabetiak, bere Sagardotegiak liburuan, txeetasun ugariak ematen ditu Galarretako Beltziña onetaz.
* * *
Ondoko au ere Sebastian Salaberriaren Sagardotegiak liburutik artua degu:
“Nik neronek ere gogoan artu nion bat, eriotz une larri artan kantatu zuana. Onelatsu da oker aundirik gabe:
Agur egin bearra
nago munduari,
otoitzean eskatu
diot Jainkoari,
komeni baldin bada
emateko neri
asko kostata eindako
zeru eder ori.
|
Andik laster il zan gizarajoa. Zeruan beza atseden”.
|