|
Segundo Kalonje
Oriamendiko Lino Kalonjeren bertso batzuk
LEEN esan degunez, Joxe Martin etzan famili artan bertsolari bakarra. Doai ori berekin zuan aren anai Linok ere, Antiguan bizi zanak. Ona aren bertso bat, Segundok eman ziguna:
Gure osaba ori gaztea izango zan orduan; eta sagardotegian, badakizu, txistea bezela somatzen dana bota egiten
|
da, eta jai-illunabarra eta auskalo.
Baiņa Aņorga aldeko bat ere antxe. Buru aundi samarra bera, eta Eskiņosua esaten zioten, eiz orrek buru aundia eta isatsa luzea izaten du eta. Neska laguntzen izandua edo andik etorria edo olako zerbait gure osabari iduritu, eta bertso au kantatu zion:
|
Lenagore askotan
ori ikusia,
oillandak arrapatzen
sasitik sasia;
piztietan gaiztona
ori da klasia:
burua aundia ta
buztana luzia.
|
Beste au, berriz, Oriamendiko Anizeto Kalonjeren aotik jasoa da. Onela esan zidan:
Bein batez, gure osaba Linok iru bertsorekin gonbidatu niņun bere etxera. Baiņa orain beste biak aaztu zaizkit, eta bat bakarrik daukat gogoan:
Agur, illoba, ixtimatzen det
bialdu nazun txistia,
ta pentsatzen det zuk agindua
gogo onez iten astia:
emen nago ni noiz izango dan
gure alkar ikustia,
Ama Birjiņa Agoztukotan
jetxi zaitez Donostia.
|
* * *
Uztapidek, bere Lengo egunak gogoan liburuan, bera Donostiako Konportan bizi izan zaneko oroipenak ematerakoan, onela esaten du:
Bertsolariak ere baziran orduan Antiguan: Oriamendiko Lino Kalonje ta Juan Jose Sarasola, Lexo esaten ziotena: bertsolari onak gaņera.
Guk, ara joan giņanean, ez genduan uste gu baņo bertsolari oberik iņon zegoanik; eta, ni aruntz joan da andik urrengo jaian, an bat egin genduan Linorekin da Juan Joserekin, da toki ederrean! Lezio ederra eman ziguten!
Gu, gure konkurso artantxe-ta piska bat aurreratu giņalakoan; baņa ezer ez giņala, orduantxe konturatu nintzan ni.
|
Aiek eskarmentu aundia zeukaten, gizon aiek, gure aldean.
Lenbiziko aldian bertsolariak onak iduritu ere egiten dira; baņa aiek bigarrenean ere onak ziran, edo gu txarrak.
Guk egunero egiten genduan bertsotan Linorekin; sagardotegia zeukan da propio joaten giņan araxe. Berealaxe ikasi giņuzen aren manejoak ere. Ara joan da andik bi illabeterako bera bezela jarri giņan.
Jai-goiz baten Juan Jose Sarasola ta Lino juntatu ziran. Beti alkar toriatu bear izaten zuten aiek, eta Linok zerbait gauza zailla jarri zion Juan Jose Lexori.
Lexok kiskiarekin arbi-azia jasotzen baņo errazago zala esan zion, Linok esan zion gauza zail ori: eta Linok atzera: |
Berealaxe esango dizut
azi txiki oien lana:
galtzairu-autsa bota zaiozu
ta gero eman imana:
gauza erreztu litekiala
ez al zaude antz emana?
Gauz orren berri ez badakizu
sinistu nere esana.
|
Orrelaxe jarduten ziran: beti alukerian alkarri; alkar toriatzen alegia".
|