 |
|
 |
 |
|
Segundo Kalonje
Gerra-denborako bertsoak
|
Atal ontan, gerra-denboran Segundok zebillen lekutik etxera bialtzen zituan eskutitzak eskeintzen ditugu, arek prosaz eta bertsoz idatziak. Geiago ere egingo zituan: baiña auek dira gure eskuetaraiño iritxi diranak. Sobre bat ere gorde da. Zuzenbidea onela du:
|
Sra. Francisca Eceiza, Barrio Ayete, Caserio Oriamerldi, San Sebastián. Eta atzean, bialtzaillea: Segundo Calonge, Rgto. Américas Nº 23 Ametralladoras de 5º, Batallón. 61 División, Estafeta 18.
Eskutirz auek, beren prosa eta bertsoekin, irakurlearen gustokoak izango dirala uste degu.
|
Montellano, 10 de Agosto de 1937
Atzo artu nuben karta, 5’an egiña. Jose Joakin il dala gizarajua. Izeba Marzianak egindako kartan letu nuben lenbizi. Zeruban gerta dedilla. Orain bertso bat jartzen diyot. Doñuba: Limosnatxo bat.
Operatuta ori egon da
beatzi illabetian,
biar etzuben lana eginda
gauza nola litekian.
Munduba onek txit bukatu du
ogei ta amaika urtian,
eta guk ere badadukagu
arriskuba bitartian,
alkar ikusiko degu berriz
Josafatera joatian.
|
Beste iru bertso jarri ditut:
Erru gaiztoko gerra zibill au
egun batian asiya,
eta geroztik ikusten degu
izaera itxusiya.
Ondo dakigu batzubegatik
sutan dagola sasiya.
Lagun urkuai gaitz egitia
Jesusek galeraziya,
bañan alare bagiña bati
kendutzen zaio biziya.
|
Mundu ontatik gertatzen bazait
laister bestera joatia,
ez arritzeko firmatutzen det
oraiñ, fameli maitia.
Beste bi ere aspalditxuan
ortikan falta baitia,
ez degu berriz berela joko
jaiotetxeko atia,
toki danetan bete dedilla
Jaunaren borondatia.
|
Ama Birjiña, Jesus ta Jose.
Santa Ana eta San Joakiñ,
nere barrena lasaitutzen da
oroitutzian oiekiñ.
Asko dabiltza medallak eta
gurutze santubarekiñ,
maldeziyoka isildu gabe,
nork aguantatu oiekiñ?
ekatubaren erru gaiztuak
nola ez lezake irakiñ?
|
Izeba Marzianak bialdutako paketia ta karta artu ditut. Berriz kontestatu niyon. Lengua zuek baño nekezago artu zuben, bai.
Oraiñ esaten dizutet kartan ari puska bat barrenen zabalduban jarri ta bialtzeko.
Balantxa aldian arriya egiñ zubela abisatu ziran izebak. Emen ere trumoi denbora ibilli bai. Larunbat gabian turmoia ta tximista ta ebiya ta aizia, zaparra gogorra genduben.
Ta beste kontu bat: onuzkero bei aundiya(k) umia egin du.
Ta oraiñ, berriz, Norti au berela artu biar degula, ta atzo ezker txoriyak paperak bota omen dituzte errenditzeko. Ez det entenditzen au: berak errenditzeko asmu duten edo ez dakit zer dan.
Jose Mariren señak ez dizkiñat konprenditzen. Batalloiaren numeru biar diñat, ta zer konpañi konpatzia zer den. (sic)
Agur danoiri.
Ampuero, 30 de Agosto de 1937
Lenago egondako tokiyan jarritako bertsuak:
Egunikan onenak pasa genituben,
eskerrik eman gabe or giñan arte len:
oraiñ oroitzen gera zer modutan gauden,
probatu degunian etorrita emen.
|
Au da bizitza eta au da izaera,
ontarako jaiuak asko izan gera:
iñoiz bakardadian deranian era,
begira egoten naiz Donosti aldera.
|
Maiz sentitutzen degu granada ta bala,
indar izugarriya azkar daramala;
raindikan bizi naiz, pentsatzen derala
gaizkiyago daudenak izango dirala.
|
Lenguen eragiña au da gerratia,
anaiak alkar iltzen gauz bat arlotia:
tristia da besteren mende egotia,
inuzentia prankok au errematia!
|
Ez balego bezela iñon zer egiñik,
emen gaude denbora igaro eziñik;
gorputzian ez daukat oraindikan miñik,
ez gaude frentetikan berriz aldegiñik.
|
Il onen 19’an artu nuben paketia; ariya ta sagarrak, lapitza, artu nituben; ta karta 21’an, berriz. Izebarenik ez det artu oraindik.
Lengo lekutik mugitu giñan 23’ean, 25 kilo(me) truan gutxiyenez etorri gera mendiz. Oraiñ emen gaude iru egunian Ampuero deitzen zaion erri polit batian. Santander artuba omen dago eta oraiñ ez dakigu nora eramango gaituzten.
Abantzian gatozela, napar euskaldun bat badegu leiza-zuluan bera erorita ta illa. Ez dakit aditu dezuten. Eta tirorik egiñ gabe abantzi au izandu degu.
Emen legortia dago. Artuak eta babarrunak zimelduta daude, ta belarrak ere igartuta toki askotan.
Arbola eukalitrua da asko emen nunai; arkaitz tartian ere ederrak, bai luziak eta zuzenak.
Zizarrak unuzkero egiñ dituzute. Guri ere gogoratzen zaigu, baño alperrik.
Bertso bat:
Lenago ez geundenak ezer ikusiyak,
oraiñ pranko bagaude zerbait ikasiyak;
baldiñ irauten badu luzaro biziyak,
igaroko ditugu probintzi guziyak;
osasun ona daukat Jaunari graziyak.
|
Casasuertes 12 de Setiembre de 1937
Bertso bat:
Eskribitzen det emen gaudela
oraindik retaguardiyan,
Casasuertes deitzen zaion
gustagarrizko erriyan.
Gauden lekutik urruti gabe,
goiko aldeko mendiyan,
elur lapatxa ikusten degu
agorraren amabiyan.
|
Beste karta egiñ nuben ill onen 9’an. Ez dakit allegatuko zan, Bestia Ampuerotik, lengo illaren 30’an. Ez det kontestaziyorik oraindik. Montellanotik irten ezkero, ez det kartik artu, toki asko muatu ditugulako noski. Urrena bialtzen dezutena zertifikatuta bialdu, ia allegatzen dan.
Gañerakuan ondo gaude. Lenago egoaldi ederrak zeuden. Oraiñ sarrera otza egiñ digu. Bai; au paraje otza izango da neguban.
Laister frentera juan biarko degu noski. Ez dakigu noiz. Abantzian asi biar dala esaten dute.
Presionero asko gelditu zala esaten dute Santanderren. Bai al da iñoren aztarrenik? Zurruperen semia ta Joanindeikua ikusi zitubela esan ziran Paoleiko mutillak.
Emen ezta ezer jakiten. Periodikoik ez dute ekartzen. Kartak e(r)diri(k) ez zaizkigu allegatzen. Orrela gaude.
Osasun ona daukat biñipiñ; da, au baldiñ badet, ez dit inportik.
Ill edo bizi egingo degu,
ortan ez dago dudarik,
bañan itxurik ez det billatzen
gelditutzeko gudarik.
Esaten degu: “Ai, noiz edo noiz
onek bukaera badik”.
Naiago nuke egingo balitz
arreglotxo bat bererik,
edo bestela biarko degu
iñoiz ibilli baraurik.
|
Señak gañian dauden bezela.
Frente de Asturias 12 de Octubre de 1937
Nere izeba: Eskribitzen diyot ondo nabillela. Osasuna daukat, Jaunari eskerrak.
Lengo karta egiñ niyon lengo illaren 15’an, eta beorrek 12’an neri; 20’an artu nuben. Ez dakit neria artu zuben beorrek. Oraiñdaño egondu naiz lenguaren kontestaziyuaren zai; baño ez det artu. Akaso beorrek ez zuben eskribituko.
San Migel egunian abantzian asi giñan gu. Abantzatzen degu bastante. Asturiasko partian sartu gera. Laister au artuko dala esaten dute. Mendi galanta pasatzen ditugu, ederki kostata. Lenguan baja piska bat egiñ ziguten, abiaziorik gabe asita. Baño urrengo egunian utzi biarra izan zuten, abiaziyua etorri zanian.
Oraiñ bertsuak:
Esaten ziran paper batian
bialitzeko bertsuak,
Ama Birjiñak laguntzen badit
jarriko ditut batzuak.
Gaiztuagatik sufritutzen du
askotan kristau mantsuak,
ta oraiñ ere gertatzen dira
modu ortako kasuak.
|
Bertso batzubek ipiñitzeko
badaukat borondatia,
piska-piska bat anparatubaz
nere aitona maitia.
Bere denboran izan da ori
sanua eta fuertia,
ta oraiñ ere gutxi bezela d
abill sufizientia.
|
Gu oraiñ emen arkitzen gera
oriyen lengo moduban,
eriyotzaren bildurrez beti,
ez lantegi seguruban.
Larogei eta iru-lau urte
igaro ditu munduban,
pozikan asko entzungo nuke
oraiñ zer esaten duban.
|
Zer estadutan gertatzen geran
aitonai adierazi:
or giñan arte bezela emen
oraiñ ez gerala bizi.
Oso gustora ez egon arren
eziñ aldegiñ igesi,
omeni dana kunpri dedilla
eskatzen diyot Jesusi.
|
Diferentzirik ez dabilkigu,
berdintsu lanak jai ta aste,
alaitasunik iñondik gabe,
beti biyotzetik triste.
Garai batian orrelakorik
ez genduben asko uste,
mutill zartu ta gero soldadu
pranko ekartzen gaituzte.
|
Eta guria asko ez dala
famelikuak ere bai,
emaztiak or, gizonak emen
arkitzen dirade nunai,
kartak egiñaz elkarri ziñez,
ta beste zenbat andregai,
illuntasunak danak kenduta
noiz jarriko dira alai?
|
Zazpi bertso nik bialtzen dizkat
oraiñgo berri-berriyak,
Santander azkar artuba zuten
ta inguruko erriyak.
Bañan oraindik seguru daude
atake izugarriyak,
egua aldetik esaten dute
gogor daudela jarriyak.
|
Señak gañian dauden bezela.
Segundo Calonge
1 de Febrero de 1938
Eskribitzen dizutet oraindik sano naizela, Jaunari eskerrak; eta artu ditut 18’an eta 24’an egiñdako kartak, eta Andresena ere bai, eta Jose Leonek ere eskribitu zubela esan ziran.
Gaur ikusi det Biramungo Manuel ere. Asko galdu omen zaie aieri ere.
Jose Leonek atera zuben zertifikauba; neronena falta det oraindik. Ontara ezkero bialduko ditut. egiten badirate. Ez badute baliyo ere, ez dira asko kosta.
Teruelko onduan gaude illabete ontan.
Inuzente egunian jarritako bertsua. Beta gaur artu det neronen gustora eskribitzeko.
Ordu gutxiko argiya dago,
askoz geiago illuna,
urte-sasoia da alakua
oraiñ argitzen zaiguna.
Gorputzarentzat ez dabilkigu
txit ibillera leguna,
kontsideratzen jartzen geranok
gerontzat artzen deguna,
Abendubaren ogei ta zortziyan
Inuzentien eguna.
|
Oraiñ jarriya(k) obek, berriz:
Esan biar det nola daukagun
batalloiaren segira:
bi aldetatik jarriya dago
aspalditxuan erdira.
Il da arrapatu egiñdakuak
seitatik iru badira,
gure anaiak zanpatu arte
etziran izan kupira,
oraiñ txit triste egoten gera
Teruel’era begira.
|
Ernaniarrak emen bost lagun
len banituben urrian,
ta oraiñ iru or gelditubak
dira gorriyen aurrian.
Egun batian gertatu ziran
oso estadu txarrian,
atzubek bertan, bestiak iges,
erbait egiñ biarrian,
riyotzaren bildurrarekiñ
danak erdi negarrian,
estuasun oi ikusi zuten
Ilbeltzaren amarrian.
|
Gu, mandazaiak, atzerago gertatu giñan orduban. Gerra laister bukatuko dala esaten den. Guk baño esperantza obia daukan. Ala obe, Jesusi nai dakiyola.
Adios. urrena arte.
Pamplona 20 de Mayo de 1938
Eskribitzen dizutet sano nabillela, ta karta eranegun artu niñen. Zertifikatuta zertako bialtzen den, inportantzizkua bezela? Neretzat ere endrerua diñ emen, ta urrengua bestela bial zan. Akaso artuko diñat.
Emen noiz eramango gaituzten ez zekiñagu, ta akaso berela ta egun batzuk pasa igual oraindik.
Eta sagarduak ez dituzutela salduko. Gauza piska batzuk izan da aiek enpleatu ez, ori miseriya! Andresen kontuba(k) ere esaten itunen. Ua ere triste ibilliko den, eta ni ere sekulan baño tristiago nebillen. Amari esaion berriz ez dakiala ikusiko naun. Jesusek nai badu, bai oraindik.
Ebiya ari du egunero emen. Or egiten al du?
Kapotia garbituta ala jarri zirazuten, da onera etorri ta kendu. Manta txar bat daukat oraiñ. Jakiñ izan banu, or utziko nuben, bai.
Istruziyua ta guardiya daukagu ugari. Anizetori ere esan, iltzen bagera errezatzeko guretzat.
Adios, urrena arte.
Beatzi puntu:
Gurekiñ agintze(n) du
dagon suerti(a) k,
poza ematen digu
bizi izatiak.
Emen ere badaude
txit ordu torpiak,
penarekiñ biyotzak
nolako golpiak!
Gu inozentiak
aurrera botiak,
ez inportantiak;
aungoiko maitiak
guztiyontzat ark dauzka
pasaportiak.
|
Frente de Cataluña 14 de Julio de 1938
Rezibitu det karta atzo, 8’an egiña; baño besterik ez. Lengo illaren 18’an egiñ nuben bestia. Ez dakit artu zenduten.
Gañerakuan ondo gaude oso. Ez gera lengo tokitik mugitu oraindik, eta esaten ianen Pako erituba ote dan. Ezten arritzekua. Jose Leonen berririk bai al dezute?
Eta esaten den San Fermin egunian aize aundiya ibilli zala: sagarrak bota ditubela danak. Lan gutxiyago izango dezute, ta lengo sagarduakiñ oraiñdik upelak betiak. Sagarra izatia alperrikan kasik. Jaungoikuak jakingo du zer egiten duben.
Belar ontzen ariko zerate unuzkero. Pitikar aldian ere egongo da lana.
Eta Intxordeiko suiak Galarretan lanian segitzen ome(n) du. Ez ditu Intxordeiko lanak ederki egingo orregatik.
Eta oraiñ esaten det kukuba isildu berriya dala. Illaren 9’an azkeneko sentitu nuben. Berandubago ez det sekulan aditu.
Oraiñ xoxuari iru bertso, kabiya billatu niyorrda ill onen aurrenian. Oraiñ umiakin dago. Iru atera zituben.
Xoxo-kabi bat lau arraultzekiñ
arkaitz baten anparuan,
bera altxata akordatu naiz
len ez neukana goguan.
Ikusi gabe nola pentsatu
txit zeñen apañ daguan?
Zimindu ona dagon lekuban
badaki non para duan, (1)
sasi gañian baño askozaz
patxara ederraguan.
|
Xoxo-kabirik arkaitzian nik
askotan ez det ikusi,
ni inguratu nitzaionian
aldegin zuben igasi.
Bere lau arraultz berdi oiekiñ
eztu ipiñi itxusi;
danak beretzat utzi nizkiyon,
ez du kentzerik merezi;
eta gañera ez da bakarrik,
laguntzalle eta guzi.
|
Xoxo gaxua arraultz gañian
ill ontan sartuta ere,
bere senarrak kantatzen diyo
garboso eta dotore.
Aserrerikan ez diyet suma,
ondo konpontzen dirade;
beste gauzarik ez det pentsatu,
au dute dudarik gabe:
lana egiñaz nai lutekela
famelitxo baten jabe.
|
Oraiñ bukatzen det onekiñ. Bapo gaude, oraiñ gauden bezela. Ez dakigu noiz arte. Agur, urrena arte, agur:
Segundo Calonge
Frente Cataluña 10 de Septiembre
Paketia artu det, ez berela baño,
etzala etorriko negon egundaño.
Urruti egongo zan ortik oneraño,
Donostitik asi ta Cataluñaraño,
bitartian daudenak zenbat desengaño:
bizirik eta sano nabill oraindaño.
|
Paketia artu det. Eskatzen nitubenak emen dia; eta gañerakuan ondo gaude oraindik, Jesusi eskerrak.
Gaur iru illabete betetzen zaizkit onera etorri nitzala. Leku batian gaude oraindik. Elurra galanki egiten du mendi altubetan. Posoziyuan ere atzo ederki txuritu zuben. Azemilleruak kapitana dagon tokiyan gaude erriyan. Gu bajubago gaude, bai, baño emen ere laister egingo du. Neguban a ze elurrak emen!
Eta aitona ill zala Andresen kartatik enteratu nitzan. Gizarajua zeruban gerta dediyela.
Eta ark bialdutako paperak ere alperrik izango dirala noski eskribitzen ziran gañera. Zer egiñ zenduten aiekiñ?
Eta unuzkero zizarra egin dezute. Sagar asko dala diyote premisuakiñ izaten diranak.
Eta oraingo txandan kartik ez det artu, eta nai dezutenian eskribitu.
Oraiñ azkenian bertso bat.
Eta Anizetok zer esaten du? Oraindik ori ere gerra ontan ekarriko dute noski. Esan ia kartik ez al diran egin biar.
Oraiñ adios, urrena arte.
Segundo Calonge
Nik irakurri izan derana
lengo ixtori zarretan,
gizon iltzia izandu dala
oraindañoko gerretan.
Orantxen ere ortarakoxe
ez guaz egun txarretan,
kulpik gabiak sufritutzen du
gaiztuen atzaparretan.
|
Bertsua
Or bezelaxe ikusten ditut
eguzkiya ta izarrak,
illargiya ere or dabilkite,
diradelako txit zarrak;
beren lanetan segitzalliak
zuzenak eta azkarrak,
guri laguntza egiten beti,
Jaungoikuaren maiztarrak.
|
Gurutze Santubari iru anaiontzat bana, eriyotzako orduban erruki dedilla.
Beste billete obek Anizetorentza(t). Itxura polita dute, baño ez dute asko baliyo.
(1) Segundok nor idazten du: baiña non bear duala uste degu.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |