 |
|
 |
 |
|
Segundo Kalonje
Kukuari
1
Kukua entzuna naiz garboso lenguan,
ez nion antzik eman zer zeukan goguan.
Aprikatik bidaia egin du eguan,
ai zeiñen apaiña ta bizkorra daguan!
|
2
Erakutsi izan du makiña bat truku,
ta mendekuarekin portatzen da trapu.
Asko engaiñatuaz kantatzen du ku-ku,
iru illabetean au du bizi-leku.
|
3
Aprikan daramaki geiengo bizia,
ori zer turista dan dago ikusia.
Uaberria dauka berak berexia,
ta orain moldatzen du Europa guzia.
|
4
Bera paketsu eta txiroari gerra,
orra nola dabillen turista alperra:
besteari ipiñi lan asko ta lerra,
zitalak prestutzeko ejenplo ederra.
|
5
Txantxangorria eta geiago ere bai,
kabia nun daukaten lenbailen jakin nai.
Besteri lana jarri, berarentzako jai,
mendekoa zigortu, ortarako da gai.
|
6
Ni iñoiz ez naiz irten kukuaren alde,
arrazoi zeiñek daukan nai diotet galde.
Arraultza uzten die, beste gabe alde,
txantxangorri gaixoak lanean debalde.
|
7
Ori kontzientzia nabar edo marroi,
biotz gogorra danak nai ainbeste galoi.
Kukua bizi zaigu arro ta panparroi,
txantxangorriak dauzka neskame ta morroi.
|
8
Aurten ere Europan entzun degu kuku,
udaberrian orrek au du bizi-leku.
Badu malizia ta beste ainbat truku,
kontzientzi maltzurra, zikin eta trapu.
|
9
Ostiral santu goiza, ez nezake uka,
nola ari zan ori garboso kukuka.
Txorien elkartean pama txarra dauka,
ni ere lautatik bat nago bere aurka.
|
10
Ez da asko nekatzen umea azitzen,
lenbizi mantendu ta lanean ezitzen.
Txit aberats moduan badaki bizitzen,
txantxangorria dabil guztiak nozitzen.
|
11
Txantxangorria eta geiago badira,
iñoiz egon izan naiz arretaz begira:
kukuaren arraultza onartu kabira,
misterio au ere ain arrigarri da.
|
12
Emen pasatzen ditu iru illabete,
ta beste bederatzi gugandik aparte.
Txori gaixoen poza an bizi dan arte!
Onuntz datorrenean diktadore dute.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |