Ogi egillea


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Kalonje Segundo »  Esku-idazkietako bertsoak »  Ogi egillea

Segundo Kalonje

Ogi egillea



1
Munduan igarota orrenbeste urte,
oraindik ere zaude osasunez puerte;
Jaunari erregutu bizi zeran arte,
il da gero zerua ez genduke kalte.
2
Justo izena du ta ibiltzen da justu,
parrandan diru asko kastatuko eztu.
Gaztetan ikasia orri nola aztu?
Lagun urkoarekin portatzen da prestu.


3
Opizioz izan da ori panadero:
neguan leku ona: otzik gabe bero.
Okerra ez da izan zenbait bezin ero,
zuzen jarraituko du noski onuzkero.
4
Jaunak laguntzen dio txintxua danari,
ta garaiz lagatzea obea lanari;
bai nik ere baneuka nai ainbat janari,
mundu ontan badago amaika komeri.


5
Ipiñiko dizkizut bost edo sei egi,
etzaituzte epaitzen alper edo nagi;
gorputzarentzat lana egin bai geiegi,
zuk eginda jan degu makiña bat ogi.
6
Langilleak morroi ta alperrak nagusi
iñoiz an edo emen ez al da ikusi?
Justo, zu beintzat orain kejatzen ez asi,
badakit mixerian etzerala bizi.


7
Etzaituzte ikusten nagi eta baldar,
iñork ez dizu joko neri aiña adar.
Ez natzaizu asiko atzetikan marmar,
edozertan bazera ni alako amar.
8
Ederki bizi zera erretiratuta,
nola ondo liteken zuk begiratuta;
ni beste batzuekin nago arrituta,
alkolak bere mende artutzen ditu ta.


9
Beti ikusten zaitut lasai pazientziz,
beste askotxorekin oso alderantziz;
lujorikan gabea janean ta jantziz,
zeruan ere daude olakuen antsiz.












     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org