Ez dakit zer esan


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Kalonje Segundo »  Esku-idazkietako bertsoak »  Ez dakit zer esan

Segundo Kalonje

Ez dakit zer esan



1
Nere zaletasunak gogoz eragiņik,
euskeraz ikasteko etzait aitu griņik.
Ai, ez balitz elduko belarrira miņik!
Askotan gelditzen naiz ulertu eziņik.
2
Nik maite detana da izkuntza otxana,
baztertu egin zuten lenago or zana;
ta oraingo berriak batuaren pama,
negarrez ikusten det euskeraren ama.


3
Euskerak badu ainbat arantz edo ezten,
txit soiņeko polit bat ari dira jazten.
Egitura obean ez badie josten,
nor aleginduko da batua ikasten?
4
Ama Euskerarentzat ez al da tamala
elkarrekin konpondu gu ezin gerala?
Auxen da bizimodu aula ta argala,
jakinda lengo zarrak osatzen zirala!














     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org