Tolosara joanda


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Kalonje Segundo »  Esku-idazkietako bertsoak »  Tolosara joanda

Segundo Kalonje

Tolosara joanda



1
Abenduaren bian Tolosara joanda,
egokitu zitzaidan kantatzeko txanda.
Aiton bertsolari bat an azaldu zan da,
saioa bukatu zan somalak esanda.
2
Garboso zegon eta asi zan kantatzen,
ain xelebrea zanik ez nuen pentsatzen.
Beti tontoarekin ni ez naiz juntatzen,
zein zertarako dagon badaki tentatzen.


3
Illundu eta laister, seirak-zazpietan,
Tolosan Bar Astelen, arku azpietan;
gauza bat entzuten nik baztar guzietan:
“Ez daukak zer egiñik Ikaztegietan”.
4
Lengo astelen batez Bar Astelenean,
kantari jardun giñan umore onean.
Alderantzi aundirik etzan azkenean,
ai arrapatu banu biaramonean!


5
Ori da Axentxio, ni, berriz, Xegundo,
elkartu ez giñanak sekula egundo.
Gustora jardun giñan gaizki edo ondo,
orregatik ez gera inpernura joango.
6
Baditu zazpi seme ta zazpi alaba,
ez du desondratzerik merezi, al bada.
Gaur askok egiten du parra ta algara,
ume asko sortzea pekatu al da ba?


7
Kontzientziko karga erabat arindu,
apaizen agindua txit zuzen egin du.
Amalau ondorengo bakoitzak bagindu,
talorik gabe tripa zerekin berdindu?
8
Gure lenengo gaitza bat beintzat zar-miña,
ez jateko agintzen digute sardiña.
Ordaintzen badizute lan asko egiña,
sarritan jorratua zera zu jardiña.














     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org