 |
|
 |
 |
|
Segundo Kalonje
Mendi tarteko txoko bat
1
San Pedro eta San Juan or daude bi Pasai,
irugarrenak ere badu zerbait usai.
Itxasotik sartu ta jartzen dira lasai
barku galant askoak, nork zer nai duan zai.
|
2
Pasajes Antxo degu kaiaren izena,
oraingoz aunditu da len txikia zena;
ta bere inguruan nunai almazena,
begiz ikustea da gauzik errezena.
|
3
Ontziak sartzen dira sarri itxasotik,
makiña bat ikurrin bai mundu osotik.
Oiek ematen duten etekin gozotik,
zenbatek jaten du or lenengo pausotik?
|
4
Arrantzarako ere sortzen da mutilla,
Trintxerpen kokatzen da galiziar pilla,
asko bizi diranak eta zenbat illa,
itxasora irtenda arrai oien billa.
|
5
Pasaitik ikusten da Aiako Arria,
ezaugarri modura aspaldi jarria;
eta ark asko maite du Pasaiko erria,
pasaitar danarentzat bai oroigarria.
|
6
Pasaiko txoko orrek dauzkan garrantziak
bearrezkoak ditu gure probintziak.
Munduaren atzetik onuntz ur-ontziak,
zama galant askoak iñoiz erantsiak.
|
7
Arrantzarako ere ainbat itxas-ontzi,
zuengandik gera gu arrai onez jantzi.
Aurrerakoan ere, al bada, ez etsi,
gosez il ez gaitezen biar edo etzi.
|
8
Legor aldera ere begiratzen det nik,
ez pentsa gezurretan asiko naizenik;
egiten baldin badu eguraldi onik,
egoaize apalaz laiño gabetanik.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |