Penitentzia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Kalonje Segundo »  Esku-idazkietako bertsoak »  Penitentzia

Segundo Kalonje

Penitentzia



1
Iņork entzun nai badu nik joko det kuxkux,
eskubiz ezin badet ezkerreko eskuz:
ez nuke nai jartzerik ainbat milla eskus,
uraxen bai tristea litzakela, Jesus.
2
Goseak egoteko agintzen didate,
ogei bat kilo beintzat ezkutatu arte.
Ni oso argaldurik ikusi nai naute,
eskean asiko naiz laister atez ate.


3
Goseak dagoena nola egon ixilik?
Urdai-azpikoak bai Kastillan zintzilik.
Aietako bat iņork eskeiņiko balit,
igaroko nituzke amar aste polit.
4
Goseak ibiltzeak mintzatu azten nau,
pentsatu ez dedala gauz atsegiņa au.
Gazura beste gabe bost egunetik lau,
nik nola egingo det onenbeste barau?


5
Goseak egoteak ematen dit miņa,
len ere sarri naiz ni barauak egiņa.
Badakit ez dala au penitentzi piņa,
nere urdaillak dauka asetzeko griņa.
6
Ez banaute ipintzen lotuta katean,
okerrago ez banaiz aurtengo urtean,
naikoa jan bear det alako batean,
etxean ez bada ere norabait joatean.


7
Entzun arren belarriz aolku bikaiņik,
ni etxera joan nintzan sinistu eziņik.
Iņork ipintzen badit urdai gorri piņik,
etzait gogoratuko ankan dagon miņik.
8
Sendagilleangana egiņik bixita,
adierazi zidan ondo ikusita:
“Zuk egin dezuna da rejimen gutxi ta,
kardoak jan itzazu urdaia utzita”.


9
Sendagille jaunaren esanetara ni
makurtu egin bear, ta zenbat armoni!
Nere buru guztia biurturik burni,
ezjakiņak baditu amar milla mani.
10
Nere lagun Zukunza, tentatzen nazu maiz,
ta erantzungo dizut jartzen didazun gaiz.
Zure emazte ori ezagutua naiz,
zu ola ezin bizi joan baziņa apaiz.


11
Ondo ez bada ere nik erakustea,
ez da besterik lengo letrak ikustea.
Oraindik sasoikoa ta naiko gaztea,
ederra ta goapa da zure emaztea.
12
Goseak dagoanak zer daukan gogoan
oroituko zerate geroxeagoan.
Jango luken zertxobait nai luke aoan,
errukitsuagana obeko det joan.


13
Ez da errez ipintzen emen kontu danak,
ulertuko al ditu konturatzen danak,
nik mundu triste ontan pasa ditudanak,
egin nindutelako aitak eta amak.
14
Eskean ibiltzea ain da nabarmena,
ala ez bear baiņa lotsatzen nauena:
goseak egotiak ematen dit pena,
Jaunari egiten diot nere aitormena.














     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org