Bilintx


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Kalonje Segundo »  Esku-idazkietako bertsoak »  Bilintx

Segundo Kalonje

Bilintx



1
Ezin esan nezake nik askoz geiago,
ortan nabarmendua nere ustez nago;
oraindik gaztea ta gaiean banego,
biurtuko nitzake maitasunerago.
2
Loreak botea zan amaika neskatxi,
lan ortan etzuan ark egin oso gutxi;
eskeiñi genezazke eskerrak Bintxi,
orra ura il zala eun urte iritxi.


3
Bilintx zoriontsua al zan mundu ontan,
ezbear zital batek ala iltzekotan?
Neskatxak erabiltzen zituan aotan,
itz goxo zoragarriz maitasun berotan.
4
Naiz bera egon arren barrendik egarri,
Bilintx zan Donostian maitasun-iturri;
joaten bagera ere danok erriz erri,
nola emango degu gizon aren berri?


5
Besterena joan gabe maitatutzen det nik
artu nuan ezkero, ta ez daukat penik.
Esaten banazute iñor joaten danik
andrea nola maita alako gizonik?
6
Pentsatu izan det nik neronek askotan:
"Errurik bai ote det nik agindu ontan?".
Etzait amoriorik deskuidatzen lotan,
zertarako andrea ez maitatzekotan?


7
Ordu askotan beintzat nik ez daukat betik,
ezin jarri nezake ortan etiketik:
egun danak berdiñak ez izanagatik,
andreagana ez det amorio-paltik.
8
Aren maitasunari jarrita begira,
neri ere biotzak eman ziran jira:
ta loreak artu ta neskatxeiri tira,
amoriozko usaiz kutsatuak dira.


9
Asi nintzanerako neskatxen atzetik,
nik eramaten nuan poza bat etxetik;
ta esaten niona lenengo itzetik:
“Nai zinduzket neretzat biotz-biotzetik”
10
Askok ez baininduten aintzakotzat artzen,
gauz ori ikusita nik biotza lertzen:
ez ditut pena oiek txantxetan agertzen
nere amoriorik etzuten ulertzen.


11
Ni penak igarotzen nago ikasita,
benetako baimenik ezin iritxita;
itxaropenarekin galdezka asita,
utzi izan ninduten betiko etsita.












     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org