 |
|
 |
 |
|
Segundo Kalonje
Il bearra
1
Egunaren minutu geienak oiean,
miña bialdu edo sendatu naiean;
astean triste eta pozik ez jaiean,
ementxe bizi gera iltzeko gaiean.
|
2
Il bearko degula danok badakigu,
bera daukagulako aurrean testigu;
begiratu ederra egiten ez digu,
orretxek jartzen gaitu miñez ta gaizki gu.
|
3
Il bearrak askori sortzen dio pena,
nik garbi egingo det nere aitormena,
ikusten dedalako gauza nabarmena,
ez beste iñorena: Jaungoikoarena.
|
4
Il bear ori ez da izango alaia,
ia guztientzako aurkako etsaia:
iñoiz uste ez dala eltzen da garaia,
naiz berak ez eduki iltzearen naia.
|
5
Pekaturik gabeko bat iltzen danean,
uraxe bai zerura pozik zuzenean;
baiña gu errudunak gera geienean,
orrengatik bildurra dago azkenean.
|
|
|
|
|
 |